martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Pozik Belfasten eta Edinburgon

2022ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Ez daude denak Erresuma Batuan oso haserre, eta lotsatuta, azken hilabeteotan Downing Streeteko 10. zenbakian bizi izan diren lehen ministroek eman duten ikuskizunarekin: Ipar Irlandan eta Eskozian eskertuta daude toryekin. Penatuta daude lehen ministro berriak, Rishi Sunakek, seriotasuna ezar lezakeelako Londresko politika Marx anaien logela bihurtu duten kontserbadoreen esparruan.

Gertatutakoak haien helburu politikoei mesede egiten diela uste dute bi Irlanden batzea eta Eskoziaren independentzia nahi dutenek. Irlandaren kasuan, Sinn Feinek aldeko du haizea, irabazi egin zituen aurtengo maiatzeko hauteskundeak, zortzi punturen aldea aterata DUP unionistari.

1998ko Bake Akordiotik aurreneko aldiz irabazi zituen hauteskundeak Sinn Feinek, Michelle O'Neill zerrendaburu zela. Unionistek boikotatu egin dute maiatzeko hauteskundeen emaitzen arabera osatu behar zen gobernua, alegia, O'Neill Sinn Feinekoa lehen ministro edukiko zuen gobernua; horren ondorioz, berriro hauteskundeak egingo dituzte aurki Ipar Irlandan. SinnFeinen aldekoa da giro harrotu hori, brexit-arekin hasi eta Erresuma Batuko lehen ministroen kargu uzteekin sortutako giro nahasiak lagundu egiten baitie alderdiaren izaera arduratsua zabaltzen orain arte botoa eman ez dietenen artean. Hazten ari dira etengabe.

Poz aurpegi bera jartzen dute gertatzen ari denarekin Eskoziaren independentzia bultzatzen duen SNPren egoitzan. Ipar Irlandan bezala, brexit-ak galdu egin zuen Eskozian, eta han ere gero eta gehiagok uste dute, city-a nola dabilen ikusita, mesede egingo diela Erresuma Batutik ateratzeak. Hurrengo lehen ministroa laborista izango den itxaropenarekin, uste dute laboristek errazago onartuko dietela berriro erreferenduma egitea. Ez baitute ahazten 2014an Eskoziako erreferenduma egiteko baimena eman zuen David Cameron lehen ministro toryak esan zuena: ┬źNire inoizko akatsik handiena izan zen┬╗.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.