martxelo otamendi
ZUZENDARIEN GALEUSCA

Energia, hurrengo geltokia

2022ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Ikusi dut, Maria, zuen egunkarian lehen mailako albisteak direla itsasoan energia sortzeko jarri dituzten eta jartzeko asmoa daukaten itsas errotak. Asteazkeneko egunkariaren albiste nagusiaren salaketa indartsua zen: «Itsasoaren sektoreak lobby eolikoa ikusten du EBk arrantzari jarritako mugen atzean». Alegia, arrantza kofradiek uste dutela beti arrantzarako erabili izan dituzten eremuetatik bidali nahi dituztela arrantzaleak, ur gaineko haize errotak jartzeko. Cobra enpresak —21.500 langile dauzka— 68 haize errota jartzeko proposamena egin du balio handia daukan arrantza eremuan.

Hurrengo urteetako eztabaida izango da, bada aspalditik, gure herrialdeetan: nola lortu energia subiranotasunaren alorrean urrats handiak ematea, naturari kalterik egin gabe, edo kalterik txikiena eraginda. Eta aurrekoa bezain garrantzitsua, jakitea nork eta nola kudeatuko duen ondasun hori. Enpresa pribatu askoren lan egiteko modua ikusita, ematen du haizea, ura, eguzkia, olatuak... haienak direla, eta haiek bakarrik ustia ditzaketela; eta horren ondorioz, nahi adina diru irabazi.

Erregai fosilak ahal den azkarren baztertu eta jatorri garbia daukatenekin ordezkatzeko prozesua ez da izango adituek eta berotegi efektuaren adierazle txarrek eskatzen diguten bezain azkarra. Erresistentzia eta, aitor dezagun, zailtasun teknologiko handiak daude, baina hori ezin da izan ez egiteko arrazoia. Ezin gara geldirik egon.

Oso esperientzia interesgarriak ari dirasortzen esparru horretan gure herrialdeetan, gehienak norbanakoa eta komunitatea erdian jarrita. Kontsumitzaile eta sortzaile komunitateak dira adibide bat. Elkarlanaren pedagogia lantzen dute ekimen horiek, herritarra proiektuaren subjektu aktibo bihurtzen dute, inplikazio handiagoa sortuz.

Energia enpresa handiek onartu egingodituzte ekimen horiek, txikiak badira eta emaitzen kontuan eragin kezkagarria ezbadaukate. Baina ez daude prest orain arte haientzako pagotxa izan dena galtzeko.

Erne ibili beharko dugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.