Literatura. 'Izuaren osteko gogoeta'

Gogoeta globalagoak

Idazlea: Susan Buck-Morss. Itzultzailea: Pello Agirre. Argitaletxea: Katakrak.

Peru Iparragirre -

2019ko ekainak 30

Susan Buck-Morss filosofo eta ideien historialari estatubatuarraren Izuaren osteko gogoeta. Islamismoa eta teoria kritikoa ezkerrean argitaratu du Katakrak argitaletxeak. Pello Agirre Sarasolak itzuli du saiakera bilduma, eta Garazi Arrula Ruizek egin dio hitzaurrea. Aipagarria da liburuak duen sarrera kopurua: egileak sakelako ediziorako egindako hitzaurrearekin lau. Liburuko gainerako edukia hainbat eratan kokatzeko balio dute testuok, eta ur hotzetan pixkanaka sartuz bezala abiatzen da liburua.

Liburuaren zati nagusia dator gero, liburuaren aurkezpen eta ondorio orokor gisa har daitekeen sarrera batekin hasten dena. Elkarrizketara (zentzu zabalean) deitzen duen liburua da Izuaren osteko gogoeta, eta badirudi liburu-objektua bera horren eredu bilakatu dela nolabait. Itzulpena ere liburuko gai nagusietako bat da: ideien itzulpena, ikuspuntu kritiko desberdinak harremanetan jartzen dituena. Horren erakusgarri dira saiakerok, ematen dituzten adibideengatik, baina baita erakusten duten asmo politikoarengatik ere. Liburuan tartekatzen diren irudiek, izenburuko islamismoarekin batera, Buck-Morssek gogoetagai hartutako artearen alorrera garamatzate ezinbestean. Elkarrizketa eta itzulpena ez da, noski, eremu akademikora murrizten. Kontzientzia horri jarraitzen dio liburuak: une honetan inoiz baino gehiago dagoela jokoan ideien historian. Mundu global immanentean bizi gara eta ez dago immanentzia horri ihes egiteko modurik: bere baitatik irauli behar da.

Saiakera hauen oinarrian, gertaera katalizatzaile gisa, 2001eko irailaren 11ko erasoa dago, eta haren ostean zabaldu zen munduaren aurrean Buck-Morssek sentitutako kezka politikoak, mugarik gabeko gerra horretaz, bere immanentzia erakutsi berri zuen mundu horretaz. Hamabost urte baino gehiago igaro dira liburu hau lehenbizikoz argitaratu zenetik, eta bitartean mundua aldatu baldin bada, 2000. hamarkadako garai hori muturrera eraman da, eta liburu honetakoak orduan bezain esanguratsuak dira.

Esan bezala, Islamaz ari da Buck-Morss, Islam politikoaz, diskurtso erlijiosotik bereizten duenaz, nahiz eta diskurtso politiko horrek, usu, eztabaida politikoan ere hizkera erlijiosoa erabiltzen duela gaineratu. Ohikoa da, mendebaldetik aurrerabidearen, historiaren eta pentsamenduaren ikuspegi kolonialista, eta, kasu honetan, orientalista batetik aztertzea mundua. Horri aurre egiten saiatzen da egilea, hainbat teoria eta teorialari kritiko islamista mendebaldekoekin harremanetan jarriz, eta islamismoa «modernitateari buruzko eztabaida bat» dela esanez, inondik inora monolitikoa ez dena, gainera.

Mundu globalizatu immanente batean ezker globalaren beharraz egiten du gogoeta, eurozentrismoarekiko kritikoa izango dena, mundua nolabait bere osotasunean hartu eta osotasun horretatik kritikatuko duena, ez eremu jakin batetik edo esparru itxi batean: dagoeneko ez dago esparru itxirik. Maila globalean pentsatu eta ekiteaz ari da, eta horretarako teoria kritikoa ere maila horretan artikulatu behar izateaz.

Itzulpen eta elkarrizketa lan interesgarria da, bere horretan erantzunak eman beharrean galdera adierazgarriak egiten dituena, eta bide batzuk erakusten dituena, izuaz harago gogoeta egin ahal izateko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

PCR probak egten, gaur goizean, Refenan. ©JESUS DIGES / EFE

Nafarroako sarrera-irteerak itxiko ditu gobernuak

Mikel P. Ansa

Lanerako edo arrazoitutako mugimenduak baimenduko dituzte, baina ez bestelakoak. Tabernak eta ostatuak ixteko ere agindu du Nafarroak; etxera eramateko janari-edariak soilik prestatu ahalko dituzte. Jarduera guztiak itxiko dituzte 21:00etan, eta garraio publikoa %50era mugatuko dute. Ostegunean indarrean egongo dira neurriak.

PCR probak egiten, Ordizian, uztailaren hasieran izandako agerraldian ©juan Herrero / EFE

«Transmisio handia» egon arren, Jaurlaritzak baztertu egin du intzidentziarik handieneko herriak ixtea

Irati Urdalleta Lete

Baheketa selektiboak egingo dituzte Ordiziako eta Durangoko 13 eta 40 urte arteko herritarren artean.

Taberna baten barnealdea, Iruñean ©Jesus Diges / EFE

Hego Euskal Herrian 1.123 positibo atzeman dituzte

Berria

Kezka dago Azpeitiko, Azkoitiko, Beasaingo eta Ordiziako egoerarekin, azken hamalau egunetan 100.000 biztanleko 1.000tik gora positibo izan dituztelako

PCR probak egitek gunea, Donostiako Ospitalean, abuztuan. / ©Idoia Zabaleta, Foku

Jaurlaritzaren neurri berriak beranduenez ostegunean sartuko dira indarrean

Jon Ordoñez Garmendia

Garbiñe Biurrun EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidenteak esan du gobernuaren eskaerak lehentasun osoa izango duela. Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan ere baliteke neurriak zorroztea aste honetan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna