Itziar Olasagasti.
Arrauna. 'TXIKI'-TIK

Arantzak

2020ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun
Iazko denboraldi biribilean arantzaren bat sartuta geratu bazitzaigun, Lekeition izan zen. Horri gehitu bi igande generamatzala irabazi gabe. Arantza bat atera orduko, beste bat sartu zitzaigun ostiralean. Aurten jokatu diren bi estropadak Donostian amaitu dute, eta, arantza horiek ateratzeko, datorren denboraldira arte itxaron beharko da.

Euskotren ligan atsedena izan dugun asteburu honetan, Espainiako Txapelketa izan da. Ez dut inoiz inolako Espainiako txapelketarik irabazi; egia esan, ez dut traineruan inoiz parte hartu; bai ordea beste maila eta ontzietan. Arantza sartuta ez, baina etxeko lan edo ametsen zerrendan jarraituko du.

Emakumezkoen kasuan, denok egin diogu uko txapelketa honi. Zergatik? Talde bakoitzak izango du bere argudio sendoa: bidaia, distantzia, federazioarekin desadostasuna, gastu handiegia, antolakuntza maila, ez da gure txapelketa, eta abar. 2010ean hasi zen emakumezkoen titulua jokatzen trofeo moduan (txapelketa ofiziala izan gabe); 2011n jarraitu zion, eta, 2012an, txapelketa ofizial bihurtu arren, ez zuen parte hartzailerik izan. Ezta ondorengo urteetan ere. Salbuespena iazko denboraldikoa izan zen, etxean jokatzen zuten hiru talde galiziarren parte hartzearekin bakarrik.

Hamarkada oso batean txapelketa ez da egonkortu. Logikak esaten dit zerbait gaizki egiten ari garela. Estatuko arraun talde onenak bilduz lehiatzeak arrauna sendotuko duelakoan nago. Baina badirudi beste hainbatek ez dutela horrela pentsatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.