Itxaro Borda
Koronabirusa. PENTSALDIAN

Mikron

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Omikron hor dugu beraz, gure artean, nor aurkituko, nor kutsatuko, noren egunerokoa nahastuko duen goaitari, B.1.1.529 bere beste izen kriptikoa ere erabiltzen duelarik kamuflatzeko. Badu jada bi urte hasi zela koronabirus pandemia eta oraindik mehatxuaren menpean gaude, berriz itxiko gaituzten beldurrez, dudaz beterik eta noraezean. Sarean, hirugarren txertoa ukaiteko hitz orduak hartzen ahal dira, baina mediku telematikoen aiduru gelak ez dira arras zabalduak. Mezu sibilino batez igurikatzera gonbidatzen gaituzte. Bitartean Munduko Osasun Erakundeak aldaera honen kutsakortasun larriaazpimarratzen digu, goizetako egunkarien lerro-buruetan irakur dezakegunez. Erran gabe doa, mugaren alde honetan, aldaera hau Omakron deitzearen txiste arrunt txarrariuko egin behar diogula,schade!

Iragan larunbatean, anaiarekin nintzen, baserriko arditegian, ardiak bazkatzeko tenorean. Marrakaz ari ziren alaiki. Haize hotza zetorren kanpotik. Ardiek dagoeneko bildots bat baino gehiago ekartzen dute, gehienek bi, batzuk hiru eta bakarrek lau. Korbeak zaldarez mukurutu ondoan, anaiak,amarik gabeko bildotsei biberoia eman zien, pazientziainfinituz. Multzo lasterkarietan, ohikoa baino mendreagoa zen meñoño bat begietsi nuen, eta izaki gaixoaren gorpuzkeraz kezkatu nintzen: biziko al da? Baiezkoa jasorik, Mikron bataiatzea erabaki nuen. Lastozko ihaurrian kasu egiten nion, harengana apaldu eta, hiritar soilaren moduan, ferekatuz.Gau hartan, ikusi nuenOmikron birusari buruzkoerreportajea, sukaldeko telebistan. Niretzat, bosgarren uhina zakartuko duen birusaren izena, bildots amultsu, zuri eta bipil horri lotua geldituko da betirako.

Ene haur denborako lo-gelan, gauean, armiarma sare eta puska zaharren anabasan, amets bitxia harilkatu nuen: buru-zokoan, kolore ezberdinetako aldaerak zehazten nituen,lerroan, hizki grekoz apainduak. Birus tracker gisa nenbilen, lanbide berria, Blade Runnerreko Rick Deckarten antzera, egun batetik bestera kanbiatzen ziren mamutxa horien ehiztari.Rachel Rosen hor neukan, borobil ziztadunak bere ahots eztiaz amainatzen... eta nik, tirobatez behar nituen erregulatu, bakandu eta kalitu. Ezgenuen sekula hil aditza ahoskatzen. Aski adreta nintzela aitor dut.

Zortzi kasu aurkitu dira hemen, han hamasei: beldurra hedatzen da teletipoen txika-txik ozenen abiaduran. Familia bazkarietan aipatzen da. Eztabaidak pizten dira. Batek dio «Txertoak gerizatuko gaitu!» eta besteak mahai puntatik«Ba pentsa, uste'uka, denakhil behar' tiau!» ihardesten dio, horditzear. Irri karkailaz lehertzen gara eta sinapsien erdian, marrakaz, Mikron bildots meharra irudikatzen dut, kemeniturri, jadanik punpaka. Pfizer laborategietan COVIDaren kontra sortu pilora urdina irentsi eta bulegotik altxatzen naiz,nitaz harro, Nafarroa bezain, Saioa Alkaiza bertsolari txapelduna duenez geroztik.Bertso onen birusa dauka eta horren aurkako ziztarik ez dago: «mundua ederragoa dahurbilduz bazterrera...» txikitasunetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.