Vienari eskainiko diote Musika-Musica jaialdia 2021ean

Martxoko lehen asteburuan egingo dute. Hiriei buruzko zikloaren azken atala izango da

Ane Eslava.
2020ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Datorren urteko martxoaren 5ean, 6an eta 7an egingo dute Musika-Musica jaialdia, Bilboko Euskalduna jauregian. Austriako hiriburua izango da protagonista, eta goi mailako hainbat musikarik eta taldek Haydn, Mozart, Beethoven, Schubert, Brahms eta Mahlerren lanak interpretatuko dituzte besteak beste, Bilboko Udalak atzo iragarri zuenez.

Hala, jaialdiak amaiera emango dio iaz hasitako hirien inguruko zikloari. Lehenengoa Londresi eta New Yorki eskaini zieten, 2019ko otsailaren amaiera eta martxoaren hasiera bitartean, eta bigarrena Parisi, aurtengo martxoan. Azkenekorako, berriz, Viena hautatu dute, «musikaren hiriburua». «Austria beti izan da konpositore handien herrialdea, eta obra bikainak eman dizkio musikaren historiari», adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

Hiria musa gisa

Elena Odriozola ilustratzaile donostiarrak sortu du jaialdia iragartzeko aurtengo irudia. «Hirian bildu ziren musikarien bikaintasuna ordezkatzen duen musa» gisa irudikatu du Viena, emakume itxurarekin, Vienako Sezesioaren mugimendua gogorarazten duen marrazki batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.