Finalerdiak jokatu nahi dituzte Gernikak eta IDK-k

Bizkaitarrek ez dute bigarrenez huts egin nahi etxean, Valentziaren aurka. Gipuzkoarrek ezustea eman nahi dute Cadi La Seuren kantxan

Julen Etxeberria.
2019ko apirilaren 17a
00:00
Entzun
Kale edo balekoak. Halakoak dira Lointek Gernika Bizkaiak eta IDK Gipuzkoak gaur 20:00etan jokatuko dituzten partidak. Kale edo balekoak, irabazten duena Espainiako Ohorezko Mailako finalerdietarako sailkatuko baita, eta galtzailea, lehiaketatik kanpo.

Lan bera egin dute gernikarrek eta donostiarrek final-laurdenetan: galdu egin dute lehen partida, eta irabazi bigarrena. Hala ere, bada alderik bien artean gaurkoari dagokionez. Gernikak etxean jokatuko du gaur Valentziaren aurka, eta IDK-k La Seu d'Urgellen (Herrialde Katalanak), Cadiren aurka. Beraz, itxuraz, Bizkaiko taldeak aukera gehiago du sailkatzeko. Baina ezin da fidatu. Kanporaketako aurreneko partidan gertatutakoari erreparatu besterik ez du: ezustean irabazi zuen Valentziak Malosten, 69-76. Gernikaren zorionerako, hutsa konpondu zuten bigarren partidan etxetik at irabazita: 54-66. Garaipen horrek emandako konfiantza baliatu nahi dute bigarren urtez jarraian finalerdiak jokatzeko.

IDK Gipuzkoak ere bigarrenez jarraian sartu nahi du lau onenen artean. Erronka zaila du, ordea, Cadi La Seuk partida bakarra galdu baitu sasoi osoan etxean. Nagusitasun hori erakutsi zuen lehen partidan, IDKri 84-73 irabazita. Baina donostiarrak indarberrituta kantxaratuko dira, Gaskan 62-56 nagusitu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.