ainara arratibel gascon
Tokio 2020. KEN ZAZPI [ORDU]

Beste olinpiarrak

2021eko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Madde Urieta, Peio Iguaran, Mikel Zabala, Joseba Elgezabal, Paula Remirez... Olinpiar Jokoetan parte hartzen ari diren beste euskal herritarrak dira. Lehen hirurak entrenatzaile lanetan ari dira;Elgezabal masaje emailea da,eta Remirez, taekwondoko epailea.

Ez dituzte kirolariek bezala fokuak gainean. Baina haiek ere Olinpiar Jokoetan egoteko ametsa betetzen ari dira, eta beren ilusioekin iritsi dira Tokiora, bai kirol ikuspegitik, baita pertsonalki ere. Kirolariei bezala, asko kostatu zaie horra iristea. Remirezen kasuan, hautaketa prozesu bat pasatu behar izan zuen, taekwondoko lehia epaitzen ari diren munduko 30 epaileetako bat izateko.

Guztiak hilabete luzez egon dira Olinpiar Jokoetarako prestatzen. Egunero bilatu dute hobekuntza. Entrenatzaile etamasaje emaileen kasuan, ez bakarrik eurena, edozein ogibidetan geratzen den moduan; baita prestatzen dituzten kirolariena ere. Haiek prestatzen duten kirolaria edo taldea lehiatzen denean, berdin sentitzen dute presioa. Irabaziz gero, gehienek nahiago dute itzalean segitu, eta poza barrutik bizi. Galduz gero, berriz, hor daude taldeari edo kirolariari kolpetik altxatzen laguntzeko, entzuteko...

Kirolarien antzera, haiek ere urtean zehar aste asko igaro behar dituzte etxetik urrun, familia eta lagunengandik urrun. Haiei merezi baino denbora gutxiago eskainiz. Asteburu libreak, apenas. Sakrifizioa handia da.

Egun hauetan ez dira ageriko Olinpiar Jokoen inguruko tituluetan. Kasu gehienetan ez dira podiumera igoko. Baina merezi dute aitortza eta eskertza bat. Izan ere, kirolari batek lortzen duen emaitza edo marka bakoitzaren atzean, jende askoren lana dago. Ez da ahaztu behar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.