Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Testuaren zama

Agus Perez -

2023ko urtarrilak 31

'Komedia madarikatua'

Konpainia: Pabiloi 6ko Gazte Konpainia. Egilea: Tomas Afan. Euskaratzea: Idoia Barrondo. Zuzendaritza: Saioa Iribarren. Zuzendari laguntzaileak: Ander Basaldua, Gaizka Chamizo. Eszenografia: Maria Casanueva. Jantziak: Mirari Aranburu. Argiak: Fernando Alcauzar, Edu Berja. Antzezleak: Silvia Larrauri, Luis Mitxelena, Andrea Mora, Uxue Fuertes, Ziggy Docherty, Aitzol Villahoz. Lekua: Bilboko Pabiloi 6 aretoa. Eguna: Urtarrilak 29.

Esanguratsua da Pabiloi 6ren aurtengo lehen estreinaldia euskaraz gertatu izana, Bilbon izaten den euskarazko edozein gauza ia gertakizuntzat jotzen dugulako. Era berean, poztekoa da hirugarren emanaldira ere hainbeste ikusle euskaldun gerturatu izana.

Oraingo honetan, Saioa Iribarren nafarrari enkargatu diote bertako Gazte Konpainia zuzentzea Komedia madarikatua honetan, eta nik uste dut hautu egokia izan dela, kontuan izanda berak Ander Basaldua bizkaitarrarekin gidatzen duen Goitibera konpainiaren estiloa. Olatz Enzunza Mallonaren artikuluan irakurri dugunez (BERRIA, 2023-1-27), bi testuren arteko aukeraketa planteatu zioten Pabiloi 6tik, eta Iribarrenek Tomas Afan dramaturgoarena (Jaen, Espainia, 1968) hartu zuen, seguruenik gai potoloak tratatzen zituelako, baina baita ere modu eskematikoan idatzita zegoelako.

Egia da jatorrizko izaera horrek aukera eman diela dramaturgiaren arloan askeago jarduteko, baina nik ez dakit noraino izan diren libre testuaren demaseko luzera eta ideien errepikapena inausteko. Izan ere, antzezlan honekin testu-antzerki predikatiboaren arloan aurkitu gara bete-betean, zuzendariak bereak eta bi egin arren erabateko testualtasunari aurre egiteko eta era askotako baliabideak erabiltzeko testuaren zama arintze aldera.

Alde horretatik, nik esango nuke Iribarrenek ahalik eta hoberen jokatu dituela esku artean zeuzkan karta markatuak, groteskotasuna, pantomima eta txantxa bisual ugariren bidez eta ondo bideratuz antzezle gazteen energia neurrigabea. Agertokiaren diseinuak gerra baten irudikapena ekarri digu gogora, horixe izan delako, azken finean, hasiera lausoaren ostean etorri zaigun argumentua. Baina dekorazio hutsaren rola jokatu du, emanaldian zehar ez baitu zeregin aktiborik eduki dramaturgiari edo sakoneko gaien tratamenduari begira.

Horrekin bat egin duten jantziek ere Tadeusz Kantorren estetika ekarri digute gogora, eta ahotsek izaera deklamatibo hanpatua hartu dute une oro, etengabeko epikotasun horrek ikusleengan sor dezakeen nekea gorabehera. Kontrako platerean, presentzia eszeniko sendoa, ahoskera garbi-garbia, keinu aberastasun polita eta talde moduan erakutsi duten kohesioa nabarmenduko ditugu antzezle berri horiengan, eta, bide batez, eskertu sormen prozesua euskaraz gertatu izana.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Khontaira taldearen <em>Elurzuriren hiru heriotzak</em> obraren une bat. ©LORALDIA

Sagarrari hozkada, berriro ere

Olatz Enzunza Mallona

Khontaira taldeak 'Elurzuriren hiru heriotzak' lana aurkeztuko du gaur arratsaldean, Bilboko Azkuna zentroan. Musika, antzerkia eta dantza uztartuko ditu, eta 'lorazainei' espresuki eskainiko diete

Argazkilari bat, Lua Ribeiraren <em>Aristokratak</em> serieko bi argazkiri begira, Donostiako Artegunea aretoan ikusgai dagoen <em>Zeruratzea</em> erakusketan. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bestelako narratiben atzetik

Ainhoa Sarasola

Lua Ribeira argazkilariak 'Zeruratzea' erakusketa jarri du ikusgai Donostiako Artegunean. Gizarte bazterketa abiapuntu duten bost argazki serie proiektu bakarrean harilkatu ditu

Paradisu Zinema musika bekaren aurkezpena, atzo, Eusko Ikaskuntzaren Baionako egoitzan. ©GUILLAUME FAUVEAU

Paradisu Zinema musika bekaren lehen aldian parte hartzeko epea zabalik da

Iraia Vieira Gil

Elkar argitaletxeak, EHZ jaialdiak eta Antxeta irratiak jarri dute martxan. Disko bat editatu eta kaleratzeko 10.000 euro jasoko ditu irabazleak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...