Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Lehendakarigaiak

BERRIA TB-REN GALDETEGIA

2020ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Tokatu al zaizu alarma egoeran zaintza lanak egitea? Hasieran, bai, amarekin. Gero, koronabirusa etorri zitzaidan, eta nire neba hasi zen.

Askotan atera al zara balkoira txaloak jotzera? Bai, egunero. Baina leihora.

Ezagutzen al duzu etxean balkoirik ez duen inor? Nik ez dut. Bilbon gehienek ez dute.

Itxialdian zuen etxean nork egiten zituen erosketak? Hasieran, nik; gero, semeek.

Autonomorik bai inguruan? Bai, familia hurbilean. Kezka handiarekin bizi izan dute.

Arabakoa, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa ez den Euskal Herriko leku kuttun bat? Zugarramurdi [Nafarroa].

Noiz pasatu duzu Kantabriako muga azkeneko aldiz? Duela urte asko.

Nafarroara noiz joan zara azkeneko aldiz? Duela lau urte-edo: Xabierko gaztelura.

Ipar Euskal Herrira? Joan den udan, senarrarekin: Miarritze eta Baiona aldera.

ETB1eko zer duzu gustuko? Albistegiak ikusten ditut.

ETB1eko albistegia ala ETB2koa ikusten duzu? Eguerdian ikusten ditut. Gauean, senarrak eta biok, laSextakotik hasi eta Teleberria arte [ETB2].

ETB1en eta Euskadi Irratian jarri beharko al lituzkete erdarazko adierazpenak azpidatzi edo itzuli gabe? Kataluniako normaltasuna beharko genuke; galderak euskaraz eta erantzunak gaztelaniaz, eta alderantziz.

Euskaldunek ETB2n eta Radio Euskadin euskaraz egin beharko al lukete? Igual kate bat soilik behar dugu, eta euskaraz. Euskara babesteko eta garatzeko sortu zen ETB.

Parte hartuko al duzu aurten Euskaraldian? Rola? Bai. Belarri prest nintzen, aurrekoan.

Aurreko Euskaraldiak balio izan al zizun hizkuntza ohituraren bat aldatzeko? Ez hainbeste, baina bai nire auzoan hiztunak aurkitzeko.

Espainiako Kopako finalean nork irabaziko du: Athleticek ala Realak? Nahi, Athleticek. Bilbokoa naiz.

Espainiako ereserkiaren alternatibarik final horretan? Errespetua eskatzen dut, eta adierazpen askatasuna ere defenditzen dut.

Irakurritako azken liburua? Ez naiz gogoratzen orain.

Eta euskarazkoa? Euskaraz ez dut irakurri duela asko.

Entzundako azken diskoa? Fadoarena.

Eta euskarazkoa? Ez dakit.

Ikusitako azken antzezlana? Arriagan [Bilbo], konfinamenduaren aurretik, urtarrilean edo.

Euskaraz ala gazteleraz zen? Euskadiri buruzkoa zen, gaztelaniaz, baina euskarazko parteak zeuzkan.

[YouTube]https://youtu.be/kA2SkexT5hg[/YouTube]

 

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.