HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Samurgoa'

Txotxongiloak

Idazlea: Claude Boujon. Ilustratzailea: Claude Boujon. Itzultzailea: Aines Dufau. Argitaletxea: IKAS.

2017ko abenduaren 10a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Bi untxi elkarren ondoan bizi dira. Ezin esan berdin-berdinak direnik, bakoitzak bere joera eta apeta bereziak ditu, baina biak dira untxi-belarri-handi-lur-zulatzaile. Denboraren joanak, ordea, elkarren diferentzietan tematzera eramaten ditu. Bestearen ohiturek molestatu egiten dute, bestearen zaletasun ez-konpartituak haserre motibo bihurtzen dira, bestea etsaia bihurtzen da. Izenburuak darabilen samurgoa hori da-eta iparraldeko euskalkietan: haserrea.

Ipuinaren garapenak bi etsai belarriluzeak elkar hartuta ibiltzea hobea dela erakusten digu, norberaren zaletasun eta fobiak bazterrean utzi gabe, bestearekin bizitzea komenigarria ez ezik, onuragarria ere gertatzen dela.

Baliabide oso gutxirekin umorez zipriztindutako kontakizuna eskaintzen zaigu, irakaspen argia duena, oinarrizko bezain ezinbestekoa pertsona guztiontzat.

Liburu honek txotxongiloen antzezpen baten aurrean bezala sentiarazi nau: dekoratu finko bat dago hasieratik amaiera, umorea eta zartakoak txandakatzen dira, eta oinarrizko irakaspen moral bat eskaintzen da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.