Albistea entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Biharamuna

Atzerriko botoek behin betiko egoera alda dezakete Bizkaian

Jon O. Urain -

2019ko azaroak 12

Espainiako Gorteetarako hauteskundeek emaitza argiak utzi zituzten Hego Euskal Herriko lurralde gehienetan. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, indar politikoek alde handiz lortu zuten azken diputatua eskuratzea. Bizkaian, aldiz, partida zabalik dago oraindik, eta Espainiako Estatutik kanpoko botoek —4.500 inguru izango dira— diputatuen behin betiko banaketa alda dezakete.

Alde batetik, EAJren azken diputatua dago kolokan. Joan den igandeko boto guztiak zenbatuta, 163 botoren aldea dago EAJren eta PPren artean. Baina horrek ez du esan nahi atzerritik iritsiko diren 4.500 boto horietan PPk EAJk baino 163 boto gehiago lortu behar duenik; gutxiagorekin ere, PPk kendu ahal dio azken diputatua EAJri; izan ere, D'Hont sistemaren arabera, jeltzaleek, laugarren diputatua lortzeko, PPren botoak halako lau jaso behar dituzte.

EH Bilduren taldea, kolokan

Beste aldetik, Espainiako Estatutik kanpoko posta bidezko botoak erabakiko du EH Bilduk talde propioa izango duen Espainiako Kongresuan. Talde parlamentarioa osatu ahal izateko, bi baldintza bete behar dira: gutxienez hamabost diputatu izatea, edo bost diputatu lortzea eta indar hori aurkezten den barruti guztietan botoen %15 eskuratzea gutxienez. Herenegun, EH Bilduk %15eko langa hori aiseago gainditu zuen Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, baina ozta-ozta Bizkaian: botoen %15,05 erdietsi zituen.

Hortaz, ikusteko dago Espainiako Estatuaren kanpotik bidalitako 4.500 boto horiek nola eragiten duten boto portzentajeen banaketan, eta EH Bilduk eutsiko dion %15eko langa horri. Botoak bihartik aurrera zenbatuko dituzte.

Aurrekaria Amaiurrek izan zuen: orotara, zazpi diputatu lortu zituen 2011n, baina, Nafarroan %14,86 boto bilduta, Espainiako Kongresuko Mahaiak ez zion utzi talde parlamentarioa osatzen, eta koalizio subiranista talde mistora bidali zuen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alfredo de Miguel, artxiboko irudi batean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Epaileak ez ditu onartu De Miguelen alegazioak, eta kartzelan sartzeko agindu du

Irati Urdalleta Lete

Erabakia oraindik ez da behin betikoa, eta aukera du erregu helegitea ipintzeko. IƱaki San Juanek ez du kartzelan sartu beharko
Rocio Vitero, Gasteizko hauteskundeak irabazi ostean. ©DAVID AGUILAR / EFE

Viterok irabazi badu ere, itunek alkatetza ken diezaiokete

Jone Arruabarrena

Gasteizen EH Bilduk lortu du boto gehien, baina ezin izango du berak bakarrik gobernatu

Aldaketa sakonik ez eta dena airean

Joxerra Senar

Nafarroako Gobernuko hiru bazkideek behera egin dute boto kopuruan, batik bat Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak. PP eta UPN Navarra Sumaren lorpenetik urrun geratu dira
<b>PSN.</b> Maria Txibite, Ramon Alzorriz eta Elma Saiz, igande gauean, emaitzak jakin ondotik. ©JESUS DIGES / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.