Albistea entzun

Koronabirusa. GIZARTEA PENTSALDIAN

Hiritarren arazoak

Joseba Zalakain - SIIS ikerketa zentroko zuzendaria

2021eko urtarrilak 7

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika Sailak duen Estatistika Organoak sekulako lana egiten du, aspalditik, euskal gizartearen ezaugarriak aztertu eta ezagutarazteko: pobrezia, ezberdinkeria, gizarte beharrak eta laguntza-eskariak, gizarte zerbitzuen hedapena, lan merkatua, etorkinen egoera edota familian egoerari buruz Euskadik duen ezagutza maila gure inguruko beste herrialdeak dutena baino askoz ere zabalagoa bada, neurri handi batetan, lan talde horri zor zaio. Ildo horretan, erakunde horrek argitaratu berri du Euskal Familien eta Familia-Etxeetako Inkesta (FFEI), euskal hiritarren arazoak zeintzuk diren —eta zer familiei eragiten dieten gehien— jakiteko ezinbesteko tresna.

Zer berri ematen digu inkesta horrek? Euskadin bizi diren familien ezaugarriei dagokionez, inkestak argi uzten du Euskadiko familiak gero eta txikiagoak direla, gero eta gehiago direla bakarrik bizi diren pertsonak (herritar guztien %12a), gero eta gutxiago direla seme-alabak dituzten familiak eta hazi egin direla azken bost urteetan jatorriz beste nazionalitate bat duen pertsonez osatutako familiak (%8,8 dira gaur egun). Jaitsi egin da 2015 eta 2019 urte bitartean pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familien kopurua —%9,3tik %6,3ra— eta mantendu egin da norbait lan prekarioan duten familien kopurua. Testuinguru horretan —XXI mendeko bigarren krisialdia agertu baino lehen—, zeintzuk ziren Euskadiko familien arazo nagusiak? Familia bakoitzari gehien eragiten dion arazo mota hartzen bada kontuan, gaixotasuna edota desgaitasuna, langabezia eta lan prekarioa eta diru eskasia dira lehen postuan agertzen diren hiru arazo nagusiak: lehenak familia guztien %16ri eragiten die, bigarrenak %10i eta hirugarrenak %9ri. Horien atzetik datoz enpleguaren kalitate kaskarra (%7), seme-alaben etorkizuna (%6) edota etxebizitzaren akats eta gabeziak (%4). Inkestak aditzera ematen du ere euskal herritarren %35ek ez dutela aztertzen diren arazo bakar bat ere pairatzen. Zentzu horretan, egoerak hobera egin du 2015 eta 2019 urte bitartean, 2015ean herritarren laurdenak bakarrik esaten baitzuten ez zutela horrelako arazorik pairatzen.

Langabezia eta lan prekarioa eta seme-alaben etorkizuna dira gehien urritu diren arazoak, beste guztien pisua antzeko mailan mantendu baita. Argi dago arazo hauek, edozein kasutan, ez direla familia mota guztietan era berean banatzen: esan bezala, familien herenek diote ez dutela horrelako arazorik pairatzen, baina seme-alabarik ez duten bikoteetan portzentajea %44koa da eta kide bakarreko familietan %48koa. Seme-alabak dituzten bikoteetan portzentajea %33koa da eta guraso bakarreko familietan %13koa. Izan ere, guraso bakarreko familiak dira aztertutako arazo gehienak era bortitzenean pairatzen dituzten familiak.

Argi dago ez direla ikerketa honetan herritarren arazo guztiak agertzen: ez dira, adibidez, bakardadearekin, hizkuntzarekin, herri-nortasunarekin edota egoera politikoarekin zerikusia duten arazoak agertzen, inkestak ez baitu arazo horiei buruz galdatzen. Baina egindako ikerketak agerian jartzen ditu, zalantzarik gabe, zeintzu diren herritarren bizi-baldintzetan eragin zuzena duten arazoak. Eta, zentzu horretan, inkestak argi uzten du norantz zuzendu beharko liratekeen datozen urteetan indarrean jarriko diren politika publikoak: diru-sarrerak bermatu, lan merkatua sendotu eta osasun arazo nahiz mendekotasuna duten pertsonen zaintza indartu, bereziki seme-alabak dituzten familiei erreparatuz. Ikusi beharko da, ordea, ia erakundeen lehentasunak, eta antolaketa bera, arazo horietara zuzentzen diren.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek egindako agerraldia, atzo, Donostian. ©JON URBE / FOKU

«Harreman asimetrikoak» hausteko eskatu diote Jaurlaritzari

Edurne Begiristain Iosu Alberdi

Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek kontsultarako mahai bat proposatu diote Gasteizi, bitartekari lana egiteko
Jonan Fernandez, atzo, gazteen emantzipaziorako estrategia aurkezten. ©IREKIA

Emantzipatzeko laguntzak jasoko dituzte 25 eta 29 urte artekoek

Edurne Begiristain

Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatzeko estrategia ondu du. 2030erako 29 urtera jaitsi nahi du gurasoen etxea uzteko adina
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, artxiboko argazkian. / ©Endika Portillo, Foku

Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak

Edurne Begiristain

Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostialdeko ESIaren egoera azaltzeko.

Antton Kurutxarri EEPko lehendakaria agerraldi batean ©Guillaume Fauveau

EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute

Garazi Aduriz Zuñeda

Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...