Albistea entzun

Bruselara, migratzaileen eskubideen alde

1.500 kilometro egingo dituzte astelehenetik larunbatera bitartean, migratzaileen eskubideak Europako Parlamentuaren atarira eramateko. Europako 160 talde baino gehiago elkartuko dira Bruselan.
Karabanako parte hartzaileak, Irungo udaletxeko hitzartzean.
Karabanako parte hartzaileak, Irungo udaletxeko hitzartzean. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iñaut Matauko Rada -

2022ko irailak 27 - Irun

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako, Aragoiko, Madrilgo eta Gaztelako 60 pertsonak osatutako talde batek Bruselarako bidea hartu zuen atzo Irundik (Gipuzkoa), asteburuan Europako mugetan gertatzen diren heriotzak salatzeko eta migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko. Rights, no Deaths! —Eskubideak, ez heriotzak!— mugimenduak antolatu du Bruselara martxa, eta migratzaileen eskubideen aldeko Europako beste talde batzuekin elkartuko dira bertan. 160 talde baino gehiago gehitu dira deialdira.

Antolatzaileek dituzten datuen arabera, 2014tik hona 28.000 pertsona baino gehiago hil dira Europako kanpoko eta barneko mugetan, eta 49.000 1993tik hona. Gehienak Mediterraneoan eta Atlantikoan hiltzen direla diote, baina Balkanetan, Alpeetan eta Bidasoaren gisako muga naturaletan ere migratzaileek bizia galtzen dutela nabarmendu dute.

Bruselara abiatu aurretik, prentsaurrekoa eman dute Irungo Udaletxearen plazan, eta Mugak Zabalduz karabanako, Irungo Harrera Sareko eta Ipar Euskal Herriko EtorkinEkin elkarteko ordezkari banak hartu dute hitza. Mugak Zabalduz-eko ordezkariak adierazi du mugetan gertatzen diren hilketak «EBren eta estatu kideen migrazio politikek, bide seguruen faltak, mugak urruntzeko akordioek eta militarizazio progresiboak» eragindakoak direla. Irungo Harrera Sareko ordezkariak, bestalde, eskerrak eman dizkio karabanari migratzaileen aldarrikapenak eta ahotsa Bruselara eramateagatik.

2016an hasi ziren migratzaileen eskubideen aldeko karabanak antolatzen. Cristina Garcia de Andoinek BERRIAri adierazi dionaren arabera, migratzaileen egoera salatzeko asmoz hainbat muga gunetara martxak antolatzen hasi ziren. «Ceutara, Melillara, Huelvara eta Greziara egin genituen martxak, baina behin esan genuen: Bruselara joan behar dugu. Azkenean aurten egin dugu, ia urtebete ibili baikara antolatzen», dio Garcia de Andoinek.

Prentsaurrekoaren ostean, autobusera igo eta Irun eta Hendaia (Lapurdi) arteko Santiago zubira joan dira, migrazio bidean Bidasoa ibaian hildako pertsonak omentzeko duela bi hilabete jarri zuten monolitoan. Askatasunaren eta muga irekien aldeko aldarriak bertso eta poema bidez egin dituzte Mugak Zabalduz-eko kide batek eta Kataluniako lagun batek.

Salbuespenezko neurriak

Irungo Harrera Sareak denbora darama salatzen Frantziak Irun eta Hendaia artean izan duen politika aldaketa. Izan ere, duela urte batzuetatik hona kontrolak ezarri ditu Frantziako Poliziak, terrorismoaren aurkako alertagatik hasieran eta osasun larrialdiagatik ostean, eta Harrera Sareak salatu du azal kolorearen arabera jendea gelditzen dutela.

Garcia de Andoinek adierazi du Eusko Jaurlaritzak behin baino gehiagotan kritikatu duela Frantziaren politika, baita berehalako itzulketak ere, baina eskumenik ez dutela ere nabarmendu du. Hala ere, esan du Jaurlaritzak batzuetan Frantziaren antzeko politikak dituela: «Euskal Herrian poliziak azal koloreagatik jendea gelditu eta atxikitzen du, Jendarmeek mugan egiten duten moduan. Harro diote baliabide asko bideratzen dituztela migratzaileentzat, baina igarobidean ez dauden migratzaileei ez diete nahikoa alternatiba eskaintzen. Bilboko Atxuriko zelaietan lo egiten dutenak, adibidez, mangeraz botatzen dituzte».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Aritzetako zerbitzugune batean bota dituzte hondakinak. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

AP-8ko zaborrak urteetan bota dituzte Usurbilgo mendialde batean, baimenik gabe

Iñaki Petxarroman Jone Arruabarrena

Kontratuaren baldintzak ez betetzea, lan baldintzei eta naturari kalte egitea, eta azpikontratetan ezkutatzea egotzi die ELAk Bidelan osatzen duten Transitia eta Campezori
Zenbait aplikazio eta streaming plataforma, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Euskara, pantailetan lauso

Irati Urdalleta Lete

Euskara bazterrean dago pantailetan ere: esaterako, Pantailak Euskaraz taldeak emandako datuen arabera, streaming plataformetako 26.000 edukitatik %0,1 ere ez daude hizkuntza horretan. Eskatu du legez arautzeko euskarak pantailetan izan behar duen presentzia.
Bilbon eguerdian egindako manifestazioa jendetsua izan da. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sindikatuen arabera, hezkuntzako greban %60ko parte hartzea izan da

Irati Urdalleta Lete Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak, berriz, esan du irakasleen %35,2k egin dutela greba. Langileek hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra egin dute, eta «hezkuntza publiko, propio eta euskalduna» aldarrikatu

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik (artxiboko irudia). ©OCEANUS

Lurraren %30 babestu behar litzateke naturaren onurei eusteko

Isabel Jaurena

Babestu beharreko «aktibo natural kritikoak» identifikatu dituzte Unai Pascualek parte hartu duen ikerketa batean. Ongizatean eragiten duten ekosistemak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...