HILBERRIA. Antonio Mercero

Kabinatik irten zen zuzendaria

FERNANDO ALVARADO / EFE.
Amagoia Gurrutxaga Uranga.
2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Telefono kabina batetik irten ezinda geratzen zen gizonari buruzko film klaustrofobikoak ireki zizkion Antonio Mercerori (Lasarte, Gipuzkoa, 1936) zinemazale askoren arretaren ateak, baina La cabina (1972) baino lehenago bereganatuzuen Donostiako Zinemaldiko epaimahaikoen arreta,1962an, LecciĂ³n de arte, laburragatik. La cabina-ri esker, berriz, AEBetako Emmy, Milango Marconi eta Monte-carloko Nazioarteko Kritika sariak lortu zituen. Ordurako, Espainiako telebista publikoan lanean hasita zegoen.

Film luzeetara egin zuen jauzi kabinatik kanpoko lehen urteetan. 1970eko hamarkadan filmatu zituen, besteak beste, Manchas de sangre en un coche nuevo (1976), La guerra de papĂ¡ (1978) eta La noche del licenciado (1979). Buenas noches, señor monstruo, berriz, 1982an estreinatu zuen. Planta Cuarta-rekin (2003), Montrealgo zuzendaririk onenaren saria jaso zuen. Ă‚Â¿Y tĂº quiĂ©n eres? (2007) da egin zuen azken filma. Alzheimerren gaitzari buruzkoa da. Gaitz horrexek erasan zion, 2009an.

Zinematik kanpo ere, arrakasta handia lortu zuen Mercerok Espainiako hainbat telebista katerentzategindako telesailen bitartez.

Atzo hil zen, Madrilen. Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi duenez, Antonio Mercero Museo Birtuala abiaraziko dute laster, haren lana ezagutarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!