HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Otsoko eta etxerako bidea'

Haurra bezatzen

Idazlea: Rachel Bright. Ilustratzailea: Jim Field. Itzultzailea: Amets Sanchez Munain. Argitaletxea: Ibaizabal.

2020ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
Haurrak bezatu beharra izaten da heldu askoren buruko min eta kezka. Garai bateko makila eta azenarioa bortitz iritzirik, lagungarri berrien bila aritzen gara, noraezean ere bai batzuetan. Liburugintza horren jakitun da, eta hartarako propio sortutako mordoxka bat lan kaleratzen dira aldiro. Esku artean dugun albuma da horren lekuko.

Oraingoz lau ale eman dituen bilduma pedagogiko baten parte, Otsoko eta etxerako bidea irakurleari funtsezko irakaspena ematera bideratua dago.

Humanizatutako animaliekin garatzen den ipuin bat da, egituraz sinplea eta ilustrazio ikusgarri handiz jantzia.

Otsoko harroxko dabil, bere buruaz lartxo iritzita, eta ezusteko batek lezio garrantzitsua emango dio: elkar lagunduz ateratzen gara aurrera, lagun hurkoarekin apal eta eskuzabal jokatuta. Izan ere, negua iritsita dagoen honetan, otsokoren otso-taldeari kobazuloa lapurtu dio hartz batek, eta behartutako erromesaldi bat abiatu beharko dute aterpe berri baten bila. Artikoaren mugetatik hurbil dabiltza, tundran zehar, ilustrazio ikusgarrietan adieraziko zaigun eran.

Magaleko irakurketa da, ez ahaztu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.