«Praktika bat da» nazioa eraikitzea

2020ko abenduaren 16a
00:00
Entzun

Josu Urrutikoetxeak «distantziatik» ikusten du Euskal Herriko egoera, epaileen kontrolengatik uztailetik Parisen bizi baita, baina esan du sumatzen duela «gogo bat nazioa eraikitzeko». Hala ere, «euskararen erabilerak kezka» eragiten dio. «Denon ardura da, baina gazteena, batez ere». Ohartarazi du «eraikitzea praktika bat» dela.

Uste du egingarria dela euskal errepublika baten proiektua. «Baldintza denak ditugu. Belaunaldi berriek zentzu horretan borrokatzeko gogoa dutela ikusten dut. Konfiantza emanez eta lan eginez egunero-egunero, guk ditugun tresnekin atzeraezina da egoera».

(Josu Urrutikoetxea, joan den astelehenean, Parisen, BERRIAren elkarrizketan)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.