Neurria kritikatu dute Euskal Herriko eragileek

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Sanchezek neurria iragarri eta gutxira, EAJk «harridura» agertu zuen, eta salatu ez dela zehazten zeintzuk diren «funtsezko jarduerak, ezta zein adituren irizpideetan oinarritu den». Halaber, «atsekabea» agertu zuen neurria iragarri delako erkidegoetako presidenteekin bideokonferentzia bat egin aurreko egunean, eta salatu zuen «errespetu falta» erakusten duela horrek.

Arnaldo Otegi EH Bilduko kokoordinatzaile, berriz, adierazi zuen neurria «berandu» iritsi dela, eta gogoratu zuen Euskal Herriko erakundeek erabaki bera aurretik har zezaketela, baina ez zutela egin.

ELArentzat, «albiste ona» da, baina ohartarazi zuen gaur argitaratuko den dekretua zehatz aztertuko duela: «Neurri horiek ezin diote langile klaseari kalte egin, ezta sektoreen arteko diskriminaziorik sortu ere».

Euskal Enpresaburuen Zirkuluaren ustez, neurriak ondorio «larriak» izango ditu euskal ekonomian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.