Albistea entzun

Koronabirusa

Konfinamendu osoa

Madrilek eten egin ditu funtsezkoak ez diren jarduera guztiak, bihartik apirilaren 9ra. Langileek ohiko soldata jasoko dute, eta lanorduak gero egingo dituzte
Langile batzuk lanean, joan den astean, Hernaniko lantegi batean.
Langile batzuk lanean, joan den astean, Hernaniko lantegi batean. J. URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jokin Sagarzazu -

2020ko martxoak 29

Adituei kasu egin die. Hala aitortu du Pedro Sanchez berak. Eta azaldu duenez, haiei entzun ondoren erabaki du jarduera ekonomiko guztiak debekatzea, funtsezkoak izan ezik. Bihartik apirilaren 9ra arte. Horren ondorioz, Hego Euskal Herrian, azken bi asteetan bezala atera ahal izango dira kalera herritarrak: jan-edanak erostera, osasun etxera joateko... Baina ezingo dira lantokietara joan, ez badute funtsezko sektoreren batean lan egiten behintzat.

Duela astebete Italian hartutako neurria bere egin du, horrela, Espainiako Gobernuak, COVID-19ak kutsatutakoen eta hildakoen kopuruak oraindik goia jo ez duela ikusita. Sanchezek azaldu duenez, helburua da mugikortasuna are gehiago mugatzea: «Asteburukoa lanegunetara ekartzea». Eta horrekin kutsatuen kopurua gutxitzea, eta, aldi berean, osasun zentroetako zainketa intentsiboetako unitateen «kongestioa arintzea» .

Gobernua hartzen ari den neurriek «ohiz kanpoko gogortasuna» dutela aitortu du Sanchezek, baina nabarmendu du «birusaren olatuaren gandorra» ikusten hasiak diren arren ez dela zaintza jaisteko garaia, alderantziz baizik, «borroka areagotu» egin behar dela. Ohartarazi du «egun oso gogorrak» datozela.

Sanchezek aurrez iragarrita ez zegoen agerraldi batean jakinarazi zituen neurriak atzo arratsaldean. Azaldu zuenez, Espainiako sindikatu nagusiei eta patronalei eman zien horien berri aurretik. Komunikabide batzuek bidalitako galderak erantzun zituen Moncloan eginiko prentsaurreko telematikoan. Hauek dira neurriaren gakoak.

Astelehenetik aurrera nor joan daiteke lantokira eta nor ez?

Sanchezek erantzun duenez, alarma egoera ezartzeko dekretuan aipatzen diren sektoreetan lan egiten dutenek joan daitezke, baina testu horretan ez da zerrenda zehatzik azaltzen. Hortik ondoriozta daitezke ondoko zutabean azaltzen diren hamabi jarduerak direla, baina gaur onartuko duten dekretuan zehaztuko dute hori hobeto.

Espainiako gobernuburuak azaldu duenez, aurreko dekretua indarrean jarri zenean, aukera eman zitzaien industriaren zati handi bati eta eraikuntzaren sektoreari beren jardunarekin jarraitzeko. Astelehenetik aurrera jada ez da horrela izango. Halaber, ez dituzte euren ateak irekiko osasun materiala fabrikatzera egokitu ez diren lantegiek edo elikagaien, horniduren eta behar handiko ondasunen hornidurarako ez direnek. Bai, ordea, komunikabideek; funtsezko zerbitzutzat jo ditu Sanchezek, horri buruz galdetu diotenean.

Eta etxetik lan egiten dutenek?

Ez dute zertan gelditu behar euren jarduna, nahiz eta funtsezko sektoreetakoak ez izan. Berdin jarraituko dute lanean, eta ezinezkoa den kasuetan —euren enpresek jarduna erabat eten dutelako, adibidez—, bi asteko baimen ordaindua hartu ahalko dute, lantokira joan ezin direnek bezala.

Nola ordainduko dira lan gabe egindako orduak?

Enpresek ordainduko dituzte, baimen gisa. Bi asteko iraupena izango du etenaldiak. Diru hori langileek itzuli beharko dute euren lanarekin. «Osasun larrialdia» amaitzean, egin gabeko lanorduak berreskuratu beharko dituzte, «pixkanaka eta denboran zehar». Langileek enpresariekin adostu ahal izango dute lan orduak nola gehitu —egunero ordu erdi gehiago eginez, edo beste modu batera—. Abenduaren 31 arteko epea izango dute horretarako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Gotzone Sagardui sailburua, gaur, Eusko Legebiltzarrean ©Raul Bogajo/ Foku

Osasun publikoaren lege egitasmoari «gabeziak» ikusi dizkiote EH Bilduk eta EP-IUk

Edurne Begiristain

Osasuna «politika publiko guztien» oinarrian jarri nahi dutela azaldu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk esan dute lan egingo dutela Eusko Legebiltzarrean Osasun Publikoaren Lege egitasmoa «hobetzeko».

Ikasle batzuk euskararen aldeko mezu bat atzean dutela, Tolosako Laskorain ikastolan. ©JON URBE / FOKU

Irakasleen euskara maila kezkagai

Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Legearen aurreproiektuak jasotzen du irakasleak euskaran eta euskal kulturaren transmisioan trebatzeko prestakuntzak emango dituztela. Beraz, behar besteko maila al daukate? EHUren Hezkuntza Fakultateetako zenbait irakasle gaiarekin kezkatuta daude.
Carmen Adan, Beatriz Artolazabal, Iñaki Subijana eta Blanca Rosa Barbero gaur Bilboko Auzitegi Nagusian. ©Irekia

Justizia «azkarrago eta ulergarriago» egiteko plan estrategikoa aurkeztu dute

Mikel Garcia Martikorena

2028ra arte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako justiziaren ibilbidearen noranzkoa adieraziko duen plan estrategikoa aurkeztu dute. 1.500 milioiko gastua aurreikusi dute.

Agerraldia egin zuten atzo Eusko Legebiltzarraren aurrean. ©Berria

IAk grebara deitu ditu bigarren hezkuntzako ikasleak urriaren 27rako

Berria

EAEko Hezkuntza Legearen eta erreformen kontra eta langile klasearen interesen alde antolatzeko deia egin dute, eta mobilizazioak egingo dituzte Hegoaldeko lau hiriburuetan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...