HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Egun on, kimu txiki'

Oohhhmmmm

Idazlea: Anne Crahay. Ilustratzailea: Anne Crahay. Itzultzailea: Garazi Otegi. Argitaletxea: Ibaizabal.

2018ko martxoaren 4a
00:00
Entzun
Haur literaturaren izenpean argitaratzen diren liburuek askotan harritzen gaituzte, ipuinak espero ditugun lekuan bestelako proposamenak aurkitzen ditugulako.

Kasu honetan, asko —eta onerako— harrituko gara ohartzen garenean eguneroko estresa gainetik kentzen laguntzeko ariketa liburu bat dela esku artean duguna.

Zeinentzat? Gorputzaren kontrol minimo bat duten haurretatik hasita, kontrola galtzera iritsi ez diren zaharretaraino, edonorentzat, nahiz eta haurrei zuzendutako liburu bat dela ezin ahaztuko dugun.

Ariketaren aurkezpen bat aurkituko dugu lehenik, gidari papera hartuko duenarentzako jarraibideekin. Ariketaren mekanika ez ezik, bilatzen dituen onurak ere azaltzen dira bertan, marrazkiz lagunduta. Segidan narrazio labur bat, gure gorputza eta natura ariketa horren pean nola batzen diren irudikatzen laguntzen diguna. Denera lau ariketa dira.

Zaila da halako liburuak euskaraz aurkitzea —Kika yoga egiten (Ttarttalo, 2013) aurrekari bakanetakoa dela uste dut—, eta estimatzen dira, egikera ona dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.