Ezker abertzaleak bozetarako osatutako D3M eta Askatasuna plataformen sustatzaile gisa datorren maiatzaren 3an epaituko dituzten hamahiru lagunei babesa emateko, auzia salatzeko eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzeko, kanpaldia hasi zuten atzo, Gasteizen. Aste honetan egingo dute kanpaldia, Gasteizko Katedral Berrian, eta bertan «elkartasun fabrika» osatzeko asmoa dute bultzatzaileek.
Kanpaldiarekin batera, elkarretaratzeak, tailerrak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Ostiralean amaituko da, manifestazio eta afari batekin.