Albistea entzun

Arantza Ruiz. ETB2ko 'La noche en jake' saioko aurkezlea

«Gure saioan, behintzat, astero entzuten dira ikuspuntu guztiak»

Ostiraletan eman beharrean, asteazkenetan emango dute gaurtik aurrera ETB2ko 'La noche en jake' politika saioa (22:30). Gaur, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren izendapena aztertuko dute.
EITB

Urtzi Urkizu -

2016ko azaroak 23

Radio Euskadiko albistegietan hamazazpi urtez aritu zen Arantza Ruiz kazetaria (Zalla, Bizkaia, 1976). Iaz, En Jake saioan aritu zen lanean, eta irailaren 30ean ekin zion La noche en jake saio berria aurkezteari.

Zergatik aldatu dute La noche en jake ostiraletik asteazkenera?

Arrazoi nagusia gonbidatuak dira. Ostiral gauetan, zuzenean aritzen ginen; gonbidatu batzuk gauerdi partean agertzen ziren, eta kosta egiten zitzaigun gonbidatuak platora ekartzea. Azkenean, ETBk apustua egin du saioa astegun batean jartzeko. Politikariek ere eskatzen ziguten saioa beste egun batean jartzeko.

Jaurlaritzako lehendakariaren izendapenaz ariko zarete gaur. Ohiko egitura erabiliko duzue?

Pixka bat aldatu egin dugu. Normalean, legebiltzarkideak eta kazetariak izaten ditugu platoan. Gaur, berriz, kazetariak eta politologoak izango ditugu. Bestalde, Eusko Legebiltzarreko bost alderdietako ordezkariekin elkarrizketak egingo ditugu.

Ekoizpen etxe berak [Prime Time Media] egiten du eguerdiko En jake eta zure saioa, ezta?

Bai, hala da. Aurreko denboraldian, eguerdiko saioaren erredakzioko koordinatzailea izan nintzen.

Eroso zaude orain formatu honekin, ala zerbait aldatuko zenuke?

Pozik nago. Denbora gutxi daramagu; berotzen eta formatua garatzen ari gara. Irratiko albistegietatik nator. Saio honetan, iritzia dago, eztabaida bat gidatu behar da, eta denborak kudeatu. Erritmoa bizkorra da; parte hartzeek laburrak izan behar dute. Solaskideak, agian, goizeko formatura daude ohituagoak; hor, lasaiago hitz egiten da. Baina gauez, telebistan, arintasun handiagoa behar da. Horretan gabiltza.

Saioarekin hasi zarenetik hona, zein elkarrizketa izan da orain arteko bereziena?

Duela bi aste Memoriaren Egunaren harira biktimekin egin nituen elkarrizketak bereziak izan ziren. Animo aldetik, gogorrena egun hori izan zen. Biktima batek lehen aldiz hitz egin zuen jendaurrean, eta, harentzat, oso gogorra izan zen. Niretzat ere bai.

Joan den ostiralean, bi guardia zibilen emazte ohien lekukotza jaso zenuten, Altsasuko aferaren harira. Sare sozialetan hainbat kritika izan ziren, Altsasu «kriminalizatzeagatik».

Altsasuko elkarbizitzari buruzko bi bertsio nahi genituen. Bi emakume horiekin hitz egin genuen, haien ikuspuntua jakiteko, Altsasun urte luzez bizitzen izan zirelako. Bestalde, Unai Uhalde alkate ohia [Geroa Bai] elkarrizketatu genuen. Amaia Izko auzipetuen abokatuarekin ere hitz egin genuen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko autoaz. Platoan ere askotariko iritziak zeuden, eta eztabaida plurala izan zen. Saioa osorik ikusita, kritika horiek ez dira oso zorrotzak.

Gaur egun baino EITB pluralagoa eta independenteagoa egin al daiteke?

Agian, gai horretaz egin daiteke eztabaida bat. Ni lanean ari naizen saioan, behintzat, astero ikuspuntu guztiak entzuten dira, guztiak. Beste saio edo albistegi batzuen izenean ezin dut hitz egin.

Ikusita gaur egungo telebistagintzan saioak bizkor kentzen dituztela, seinale ona litzateke La noche en jake-k ekainera arte irautea?

Telebista horrelakoa da, bai. Telebista kateek daramatzaten erritmoak ikusita, ez lidake bereziki eragingo saioa kenduko balute. Baina saio bat kentzeak ez du esan nahi programa bat ona edo txarra dela. Uste dut egiten ari garen produktua ona dela, eta, eusten badiote, are eta hobeto. Horrelako saio bat beharrezkoa da telebista publikoan.

Euskal Herriko politika alde batera utzita, nor elkarrizketatuko zenuke?

Jende asko elkarrizketatuko nuke: Barack Obama, Mariano Rajoy, Jose Maria Aznar, Felipe Gonzalez...

Felipe Gonzalezi zer galdetuko zenioke?

Galdetuko nioke ea zer inplikazio izan zuen GAL erakundean, eta gaur egun babestuko ote lukeen GAL moduko erakunde bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Orein arrek orein emeak erakartzen dituzte orroekin eta adarrekin; adibidez, Gasteizko Salburua parkean. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Orein arrak, norgehiagoka

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Oreinen marrualdiaz gozatzeko bisitak egiten dituzte Gasteizko Salburua parkean udazkena iristearekin batera. Animalia horien ugaltzea da aldi honetako helburu nagusia.
 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Grabatua beti erronka berriak planteatzen dituen diziplina bat da»

Amaia Igartua Aristondo

Unibertsitatean izan zuen grabatuaren teknikaren berri, eta, harrezkero, hura jorratu izan du gehien. 2010ean Bilbon La Taller gunea sortu zuenetik, dibulgatzailea da batez ere, sortzailea bainoago. «Orain, hori da nire proiektu artistikoa».
Kritika soziala egiten duen komedia bat. ©SERIESLAND

Umorezkoak, euskaraz ere bai

Urtzi Urkizu

Seriesland nazioarteko jaialdia bihar hasiko da, Bilbon. Lau websail euskaraz ikusi ahalko dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.