HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Nork agintzen du? Borobilean'

Elkarbizitza

Idazlea: Uxue Alberdi Estibaritz. Ilustratzailea: Julen Tokero Alvarez. Argitaletxea: Elkar-Katxiporreta.

2018ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldearen hausnarketak beti dira interesgarriak, eta iazko neguko biran jorratu zutena ez da salbuespena izan. Ikuskizunaren ondorio literario gisa, bost lan argitaratu zituzten Nork agintzen du? izenarekin, bakoitzari abizen bana erantsita: Kalean, Etxean, Eskolan, Kuadrillan, eta aurrekoen sintesia egiten duen Borobilean.

Elkarbizitza da gaia, eta haurren eremu naturaletan kokatzen da, Borobilean gorago badoa ere gizarteak elkarbizitzarako dituen arazo eta gatazken aipamenari dagokionez (euskara, Siria, Katalunia...).

Elkarbizitza gaiak badu bere baitan arazo bat obra hauetan, balizko irakurlea eta gai honen xedea adin desberdinekoak direlako. Alegia, halako gaiak (demokrazia, diktadura...) hausnartzen dituzten haurrak adinez nagusiegiak dira liburu hauen estetika eta formatuekin eroso sentitzeko.

Oro har, sentipen gazi-gozoarekin geratu naiz. Nahiz eta alderdi literarioa borobildu gabe gelditzen den (antzezlanaren laburpena izateagatik?), nabari da idazlearen ahalegina muina sintetizatzen, eta erakutsitako ofizioa nabarmena da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.