HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Hariaren gainean'

Zaurgarri

2018ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Zaila esatea zein adin behar den liburu honek egiten digun proposamenaz jabetzeko. Baliteke 8-9 urte nahikoa izatea, irakurle sentikorra bada, munduari begiak zabalik eta zentzumenak adi (ezagutzen dut inguruan baldintza horiek betetzen dituen haurren bat), agian 12 urtetik aurrera, dagoeneko enpatia piztua dugula esaten duten adina delako. Baina hor dago koxka, enpatia. Zaurgarritasunean bat egiteko ahalmena.

Izan ere, emozioz eta detailez beterik kontatzen digu protagonistak bere bizitza bi etxetan banatuta dagoela, gurasoen harremana bezala. Eta kontatzen digu batarekin zein bestearekin dituen konplizitate keinu eta jolas intimoak, nolako unibertso aberats eta paraleloak eraiki dituzten. Kontatzen ditu aitari, amari esaten ausartzen ez den arrangura horiek ere, banaketak eragin dion zauria direnak.

Testua irakurterraza da, adimena esnarazten duten metafora fin emankorrez betea; halarik ere, irakurlearen gaitasunak hausnarketa plano ezberdinetan asebetetzea ahalbidetzeko moduan.

Ilustrazioak ere narratibaren plano errealen eta metaforikoen artean jauzika dabiltza, obraren bi lengoaiak bateratuaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.