Koronabirusa

COVID ziurtagiria lortzeko bideak, zabalik

Uxue Rey Gorraiz.
2021eko ekainaren 10a
00:00
Entzun
Atzotik, Euskal Herri osoan deskarga daiteke COVID-19ari dagokion immunitate egoeraren berri ematen duen ziurtagiria. Ordea, Nafarroako Gobernuak, Eusko Jaurlaritzak eta Frantziako Gobernuak ezarritako irizpideak ez dira berdinak. Gainera, herrialdearen arabera, desberdina da agiriak baldintzatuko duena.

NOLA ESKURA DAITEKE?
Nafarroa.
Osasunaren Karpeta Pertsonalaren bidez, edo aurrez aurre, osasun etxeetan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoa. Oraingoz, digitalki soilik, sinadura elektronikoaren bidez; Osakidetzaren sareko atarian.
Ipar Euskal Herria. Digitala, Ameli Gizarte Segurantzaren webgunean; paperezkoa, ziurtagiri motaren arabera.

NORK ESKURA DEZAKE?
Txertoa hartu dutenek

Hegoaldea. Txertoaren zenbat dosi hartu diren adieraziko da. Agiriak ez du iraungitze datarik.
Iparraldea. Pauta osoa hartua dutenek eskura dezakete. Agiriak ez du iraungitze datarik, eta paperezko bertsioa txertaketa guneetan lor daiteke.
Gaitza pasatu dutenek
Hegoaldea. Gutxienez 11 egun izan beharko dira igaroak PCR positibotik; gehienez, 180.
Iparraldea. Medikuaren agiria beharko da. Gutxienez hamabost egun izan beharko dira igaroak PCR positibotik; gehienez, 180.
Testetan negatibo eman dutenek
Hegoaldea. Antigeno testa bada, 48 ordu lehenago egina izan behar du, gehienez. PCR proba bada, epea 72 ordukoa da.
Iparraldea. PCR negatiboa be-harko da; 72 ordu baino gutxiagokoa.

ZERTARAKO BALIO DU?
Europako Parlamentuak oniritzia eman du ziurtagiria uztailaren 1etik aurrera EBko joan-etorrietan erabiltzeko. Agiriari esker, kontrol neurriak arinagoak izanen dira Europako Batasuneko herrialdeetara bidaiatzean. Agiririk gabe ere posible da bidaiatzea, muga gehiagorekin. Halaber, Ipar Euskal Herrian, 11 urtetik gorakoentzat, mila pertsona baino gehiago biltzen diren lekuetan derrigorrezkoa da atzotik osasun ziurtagiria, hala nola festibaletara, kirol zelaietaraeta kultur gela handietara sartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.