SOSLAIA. Agustin Azkarate

Arkeologiaz harago

JESUS M. PEMAN.
Ane Eslava.
2021eko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Arkeologiako katedraduna da Agustin Azkarate Garai-Olaun (Elorrio, Bizkaia, 1953), eta, besteak beste, EHUn eta Mondragon Unibertsitatean izan da irakasle. Kultura ondare higiezina du ikerketa lerro nagusia, eta Gasteizko Santa Maria katedrala berritzeko lanak zuzentzeagatik nabarmendu da nagusiki. Lan horren plan zuzendariak Europako Batasunaren Kultura Ondarearen Saria jaso zuen 2002an, eta Europako Arkeologoen Elkarteak ematen duen Europako Ondarearen Arkeologia Saria 2019an. Lan horretaz gain, ikerketa eta indusketa arkeologiko ugari zuzendu ditu, edo zuzendaritzako kidea izan da. Hamabi liburu eta zientzia artikulu andana idatzi ditu, eta Arqueología de la Arquitectura (Arkitekturaren arkeologia) aldizkaria sortu zuen 2002an, eta 2008ra arte zuzendu.

Ibilbide horregatik jasoko du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxaren Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Saria. Hala erabaki dute epaimahaikideek, Eusko Ikaskuntzaren eremu geografikoko zazpi unibertsitateetako ordezkariek eta Eusko Ikaskuntza eta Laboral Kutxako ordezkariek, eta atzo ezagutarazi zuten ebazpena. Azkarateren ekarpenak dimentsio humanistiko, kultural, artistiko eta sozial nabarmena izan duela adierazi du epaimahaiak; haren interes akademikoa espezializazio arlotik harago doala. «Azpimarratzekoa da haren proiekzioa, akademian eta unibertsitatean ez ezik, zientzia aplikatuak gizartean ere zabaltzen asmatu duelako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.