Azaroaren 16an berrituko dituzte lehendakaritza eta zuzendaritza

Batzar orokorra egingo dute Durangon. Hogei urteren ostean, «eraberritzeko eta funtzioak berrikusteko gogoz» daudela diote

Udalbiltzako egungo kideak eta kide historikoak, atzo, Donostian. A. CANELLADA / FOKU.
enekoitz telleria sarriegi
Donostia
2019ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean aurkeztu zuen atzo Udalbiltzak azaroaren 16an Durangon (Bizkaia) egingo duen batzar orokorra. Gaur egungo kideek eta hainbat kide historikok hartu zuten parte agerraldian, eta erakunde horrek duela hogei urte zuen balioa —atzoko egunez egin zuten hura sortzeko batzarra, Bilbon— eta gaur egun duena nabarmendu zituzten. Han izan ziren, besteak beste, gaur egungo kide Jabi Asurmendi (Arakaldoko alkatea), Pili Legarra (Asteasuko alkatea), Iratxe Lopez de Aberasturi (Gasteizko zinegotzia), Lamia Arcas (Laudioko zinegotzia), Jon Arriola (Berriatuko alkatea), Olaia Duarte eta Reyes Karrere (Donostiako zinegotziak), SabinaGarcia (Mendigorriako zinegotzia), eta aurreko zuzendaritzetako kide Pablo Gorostiaga, Loren Arkotxa, Mertxe Aizpurua, Xabier Alegria, Xarlo Etxezarreta eta Santi Kiroga, besteak beste.

«Hogei urte ez dira alferrik pasatzen, eta Euskal Herriko erakunde publiko nazionalak, oztopoak oztopo, urratsez urrats, egin du bidea», azpimarratu zuten egungo kideek. Eskerrak eman zizkieten bi hamarkada horietan «Euskal Herriaren nazio egituratzea gorpuzten, eta erakunde publikoetan hazia pausarazten» aritu direnei; batzar orokorrari buruzko xehetasunak eman—Udalbiltzara atxikitako kide guztiek izango dute batzarrean eta bozketetan parte hartzeko aukera—, eta kide historikoak batzarrera gonbidatuko dituztela jakinarazi zuten. «Eraberritzeko eta bere funtzioak berrikusteko gogoz heldu da Udalbiltza 2019ko paradara, jada hainbat proiektu loratze bidean direlarik. Irudi berria ere garatu dugu erakundearen eraberritzea irudikatzeko, eta, era berean, aurreko hamarkadetako jarduna gure eginez».

Mila hautetsi helburu

Udalbiltzan Bagabiltza gogoeta prozesua ekarri zuten gogora, bai eta handik abiatutako proiektuak ere: Lurgida, Ikerbiltza, Hartu-eman, Hurbiltzen, EHNA... «Ez da lan makala aurretik duguna. Hori dela eta, mila hautetsiren atxikimendua lortzeko erronkari lotu gatzaizkio, bakoitzak bere esparrutik, bakoitzak bere gogoetatik, garatuko diren proiektuetan, nahiz etorriko diren ekinbideen garapenean ere parte hartzeko». Jakinarazi zuten 600 hautetsi atxiki direla, baina esan zuten atxikimendu kanpaina «erritmo onean» doala eta helburua lortzea espero dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.