Gaur aztertuko dute Fernandez Iradiren zigorra eten ala ez

Esklerosi anizkoitzarekin, larri gaixo dago euskal presoa, Lannemezango espetxean

Erredakzioa
2019ko irailaren 25a
00:00
Entzun
Gaur aztertuko dute, Frantzian, Ibon Fernandez Iradi (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1971) larri gaixo den euskal presoaren zigorra bertan behera utzi ala ez. Lannemezango (Okzitania) espetxean dago, eta esklerosi anizkoitza du. Aurretik egin du Fernandez Iradik espetxetik irteteko eskaera, baina ukatu egin diote aukera hori. 2012an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza. Hamasei urte daramatza espetxean.

2014an hasi zuen Fernandez Iradik bide judiziala, espetxea eta gaixotasuna bateragarriak ez direla frogatzeko. Lehen aldian, Kouchner legean oinarritu zen: preso baten osasuna kontuan hartuta, zigorra eten dezake epaileak. Bi medikuk esan zuten Fernandez Iradik espetxetik irten behar zuela, baina prokuradorea aurka agertu zen. Parisko Dei Auzitegiak hirugarren txostena eskatu, eta 2015eko maiatzean ezezkoa eman zuen. Parisko Kasazio Auzitegiak atzera bota zuen. 2016an, prokuradoreak presondegian atxikitzeko eskatu zuen.

Urrutikoetxearen auzia

Frantziako Kasazio Auzitegiak, fiskaltzaren helegiteko arrazoiak onartuta, baliogabetu egin du joan den ekainaren 19an Dei Auzitegiak Josu Urrutikoetxea euskal presoa baldintzapean askeuzteko hartutako erabakia —preso segitu zuen, Espainiaren atxilotze eskari bategatik—. Fiskaltza neurriaren aurka agertu zen, eta kasazio helegitea aurkeztu zuen.

Dei Auzitegiak berriro jorratuko du baldintzapean aske uzteko eskaera, baina epaimahaia ekainekoaren aldean desberdina izango da. Oraindik ez dute auzi saioaren dataren berri eman.

David Plaren eta Iratxe Sorzabalen euroagindu eskaerak ere gaur aztertuko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.