Albistea entzun

Kilometroak jaia Errenterian izanen da heldu den urtean

'Erriola' lelopean, Orereta ikastola omenduko dute, zeinak 60 urte beteko baititu 2023an
2023ko Kilometroak jaiaren aurkezpena, atzo, Errenterian.
2023ko Kilometroak jaiaren aurkezpena, atzo, Errenterian. A.CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Oihana Teyseyre Koskarat -

2022ko azaroak 5

«Kilometroak ez da ikastolarentzat soilik egingo den jai bat; euskararen inguruan herrian proiektu bat aurrera eramateko baliabideak jarri nahi ditu». Helburu horrekin ospatuko dute heldu den urteko Kilometroak. Errenterian (Gipuzkoa) eginen dute, eta Orereta ikastola izanen da antolatzaile.

Garai batez, fabrika izan zen egungo Orereta ikastolako egoitza, eta, hain zuzen, historia hori ere kontuan hartu nahi izan dute. Leloa, hala, Erriola izanen dute geurtz, «ikastolaren sorreran parte hartu zutenen eta ikasle gazteenen arteko transmisioa irudikatzeko». Antolatzaileen arabera, «nortasuna du erriolak Errenterian, herriaren erdigunetik pasatzen delako, bizimoduaren erdigunean egon delako, eta erdiguneak sortu dituelako». Logoan ere ageri da erriolaren irudia.

Ikastolak 60 urte

2023an, Orereta ikastolak 60 urte beteko ditu. 1973an sortu zuten, herriko Añabitarteko baserri inguruko lur batzuk erosiz. «Ikur» bilakatu den baserria berritzeko proiektuak ere badituzte buruan, «bide horretan lanean aritu diren guztiei eskerrak emateko eta komunitatea sendotzeko».

Kilometroak egun bakarrekoa bada ere, zehaztu dute urte osoko egutegia ondu dutela. Logoarekin diseinatutako arropak bihartik izanen dira salgai.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lezetxikiren Lagunak taldekoek ateratako argazki batzuk, Lezetxikoko galeria suntsituan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

AHTaren tunel batek Lezetxikin kalteak egin dituela salatu dute

Xabier Martin

Aztarnategi baliotsuaren gertuko galeria bat suntsitu du tunelak, espeleologo batzuek dokumentatu dutenez. Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu dituzten lekua da Arrasateko koba
Osasun langile bat, atzo, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioaren kanpoaldean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Osasunbideko gehiengo sindikalak grebara joko du, Sindikatu Medikotik bereiz

Ion Orzaiz

LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOOk hilaren 15erako egin dute deialdia. «Osasun publikoaren kalitatea eta lan baldintzak» hobetzea daukate xedetzat. Negoziazioa gobernuaren eta Sindikatu Medikoaren artean egin izana salatu dute
Bidaiari batzuk, Donostiako autobus geltokian. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada ohiko bidaiarientzat Hegoaldean

Jone Arruabarrena

Berme bat ordaindu beharko da, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egin
Euskal Herriko mugimendu feministaren agerraldia, atzo, Gasteizen. ©ENDIKA PORTILLO / FOKU

Zaintza sistema «eraldatzeko» mobilizatuko da mugimendu feminista

Edurne Begiristain

Lehen mugarria Martxoaren 8an ezarriko du Euskal Herriko mugimendu feministak. Zaintza «erantzukizun soziala» bilakatzea izango du helburu borroka dinamikak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...