Legutioko Zentro Sozialista hustean bi gazte atxilotu dituzte

Ertzaintzak desordena publikoak eta erresistentzia larria egotzi dizkie atxilotuei

2022ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Legutioko (Araba) Zentro Sozialista hustu zuen atzo. Joan den ostiralean jakinarazi zieten husteko eguna finkatuta zegoela, eta asteburuan bertan egon dira. Azkenean, atzo joan zen Ertzaintza, eta istiluak izan ziren. GKSren arabera, agenteak «bortizki oldartu» zitzaizkien, eta, «hogeitik gora» zauritu egoteaz gain, bi gazte atxilotu zituzten. Atzo hustutako eraikina 2019an GKSko kideek okupatutako hotel bat da. Desjabetuon Hotela deitzen zioten. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egin zuten arratsaldean.


Ertzaintzako agenteek eraikinaren bi aldeak itxi dituzte lehenik, eta ondoren hotelaren atzealdetik sartzen saiatu dira. Une horretan iritsi dira eraikinaren legezko jabeak eta sarrailagileak. Orduan hasi dira tentsio uneak.

Bestelako irakurketa bat egin du Ertzaintzak. Azaldu dutenez, segizio judizial batekin joan dira, baina «ehun bat lagunek» ez diete pasatzen utzi. Hori horrela, haien esanetan, «indarkeria proportzionala» erabili behar izan dute. Halaber, jakinarazi dute 18 eta 21 urteko gazte bi atxilotu dituztela, desordena publikoak egitea eta erresistentzia larria egotzita. Bi atxilotuak polizia etxera eraman dituzte. Haien esanetan, gainera, bost polizia zauritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.