Koronabirusa

Osasun ziurtagiriaren erabilera hedatu asmo du Jaurlaritzak

Onespena eskatuko dio justiziari. Toki berrien artean dira osasun zentroak eta kirol instalazioak

arantxa iraola
2021eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Gaueko aisialdian eta 50 bezero baino gehiago dituzten jatetxeetan: egun, Eusko Jaurlaritzak onartua du COVID-19az informazioa ematen duen osasun ziurtagiria eskatzeko baimena toki horietan. Lehengo astean, IƱigo Urkullu lehendakariak asmoa adierazi zuen ziurtagiri horren erabilera beste toki batzuetara ere hedatzeko, eta atzo, berriz, esan zuten horri buruz galdetuko diotela EAE Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiari. Lehen ere, ziurtagiria erabiltzen hasteko baimen eske jo behar izan zuten hara. Auzitegi horrek ukatu egin zien aurrena; Auzitegi Gorenak eman zien azkenean.

Gobernuko eledun Bingen Zupiriak eman zuen asmoaren berri, elkarrizketa batean, eta ondoren Urkulluk berak zehaztu zuen Osasun Sailak prest duela ziurtagiria beste eremu batzuetan ezar dadila eskatzeko dekretuaren zirriborroa. Esparru jakin hauetara zabaldu nahi dute: ostatu gehiagotara, kirol instalazioetara, osasun etxeetara, zentro soziosanitarioetara eta espetxeetara. Nafarroan ere COVID ziurtagiria zabaltzeko asmoa du gobernuak; adinekoen egoitzetan ezarri nahi du aurrena, eta baliteke datorren astean egitea urrats hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.