Albistea entzun

Kritika. Zarzuela

Faraoiaren Gorte Inpotentea

Jesus Mari Begoña -

2012ko apirilak 22

'La Corte del Faraón'

Egilea: Vicente Lleo.

Musika zuzendaria: Carlos Aragon.

Eszena zuzendaria: Emilio Sagi.

Orkestra: BIOS.

Abesbatza: Rossini abesbatza.

Lekua: Arriaga antzokia.

Eguna: apirilak 19.

Behin eta berrizko txaloaldiak bermatu zuen Emilio Sagiren eskutik etorri zaigun arrakasta, hots, Vicente Lleo-ren La Corte del Faraón ekitaldi bakarreko opereta biblikoa, Arriaga eta Oviedoko Campoamor antzokien arteko ekoizpenetik sortu izana. Izan ere, 1910ean estreinatu zen barregarrizko lan hau, zarzuelaren genero txikerrekoa da, eta Perrin eta Palacios-en libretoak eta Lleo-ren musikak Giuseppe Verdiren Aida-ren parodia nahi izan du nola edo hala. Agian, komedia musikalaren eta kabaretaren artean mugitzen den horri astrakanada deituko genioke. Beraz, Bibliaren Jose kastuaren eta Putifarren andrearen arteko kontakizunean oinarritzen dela, erlijioari azaleko irri eta barre egiteko; gauza da faraoien gorte honetan gizonezkoak ez direla gai hango emakumeen sexu gosea asetzeko eta hori gertatuko da Jose kastua agertzen den arte... Den-dena garai hartako zentsurak baldintzatzen zuen zentzu bikoitzeko hitzekin eginda, baina gordinkeriarik gabe — hala eta guztiz ere, lana Francoren diktaduran debekatua izan zen...—. Sagik eszena dirdiratsua asmatu zuen; argiztatze eta arropen koloreak, hondoko panelak zabalduz, eta perpetuum mobile, hots, abeslari-aktoreak eta konpartsakoak beti mugimenduan jarri zituen. Beste aldetik, eszena zuzendariak indartu egin zuen sexu anbiguotasuna: zerbitzari eta dantzariak gay ziren, odolosteak sortuz —libretotik at sortzen diren testuak, alegia— eta antzezlanaren erdigunean travesti-drack queen-a ipini zuen cuplé famatua abesten: «Ay va, ay va, ay Babilonio que marea…» kabaretari keinu eginez , Enrique Viana paregabearekin... Azkenean publikoak ere parte hartuz cuplé horretan. Kantu alorrean hiru ahots nabarmendu behar ditugu besteen gainetik: Carmen Romeu, itxuraz eta ahotsez ondo Lotaren rolean; Itxaro Mentxaka, sendoena kantuan eta aktore fina erreginaren rolean; eta Ainhoa Zuazua, Rakelen rolean polito. Besteek, Manel Estevek, Axier Sanchezek, Jorge Rodriguez-Norton-ek, bete zuten bakoitzak bere rola. BIOS orkestrak ez zuen arazorik izan partitura irakurtzeko Carlos Aragonen zuzendaritzapean, hasierako desafinoak eta denborapasak kenduta. Rossini abesbatzak duintasunez abestu eta antzeztu zuen lanak ematen zuen erronka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joaldun bat Ortzaizeko kabalkadan, irailaren 18an. ©PATXI BELTZAIZ

Kultur politikaren eraikuntzan

Joanes Etxebarria

Heldu den otsailaren 4an Euskal Elkargoan kultur politikaren proiektua bozkatuko dute. Proiektuak, eragileen rolak definituz, Euskal Kultur Erakundearena argituko du. Garapen Kontseilua, berriz, ondoko urteetako proiekzioa lantzen hasiko da oraidanik.
Clara Montero Tabakalerako Kultura zuzendaria, eta Ana Teixeira eta Oier Etxeberria erakusketaren komisarioak, atzo, hainbat artistarekin. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Begi bistakoa den armategia

Naroa Torralba Rodriguez

Gaurtik ekainaren 4ra bitarte, Evil Eye erakusketa dago Tabakaleran. Izaro Ieregi eta Azucena Vieites artisten lanak ditu, besteak beste. Jarduera programa bat ere izango du
Claudie Marcel-Dubois eta Maguy Pichonnet-Andral etnomusikologoak. ©Claudie Marcel-Dubois

Bigarren Mundu Gerlaren ondoko grabaketa batzuk, entzungai sarean

Iñaki Etxeleku - Ipar Euskal Herriko Hitza

Frantziako bi ikerlarik 1947an eta 1958an egin euskal kantu, bertso eta soinu grabaketak Interneten entzungai jarri dituzte berriki. Artxibo horiek gehienak aztertzekoak dira oraino.

Bertso Eguna, iaz, Izpuran. / ©Guillaume Fauveau

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...