Baionako eta Algortako festetan eta Zarautzen ziztadak salatu dituzte

Villabonan sexu abusu kasu bat salatu eta elkarretaratzera deitu dute gaur. Getxoko Udalaren jarrera gaitzetsi du mugimendu feministak

Jaien aurretik, Algortako mugimendu feministak egindako agerraldia. GETXOKO ELKARREKIN PODEMOS, #BARRA_ABILDUA#ELKARREKINGETXO.
joxerra senar
2022ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Egunetik egunera ziztada kasu gehiago salatzen ari dira. Baionako festetan, ostiral gauean 39 lagunek ziztada jaso izanaren susmoa zutela jakinarazi zuen Pirinio Atlantikoetako Prefeturak. Horietatik bederatzi ospitalera eraman zituzten probak egitera. Algortako festetan, mugimendu feministak azaldu zuen hiru emakumek osasun zerbitzuetara jo zutela ziztada eta «zorabioa» nabaritu zutelako —gerora jakin zutenez, gizon batek ere ziztada bat nabaritu zuen txosnen inguruan—. Azkenik, Zarautzen (Gipuzkoa), bi neska adingabek osasun etxean salatu zuten ziztadak egin zizkietela, eta odol laginak atera zizkieten biei.

Azken bi kasuon ikerketa bere gain hartu du Ertzaintzak, nahizez duten salaketa judizialik jaso. Hain zuzen ere, Getxoko Udalak ukatu egin zuen ziztadarik izan dela, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak salaketarik jaso ez dutelako.

Algortako mugimendu feministak elkarretaratzea egin zuen atzo arratsaldean, 18:00etan, Telletxea kalean. Udalaren jarrera gaitzetsi zuen: «Hemen elkartzen gara erasoa jasan dutenen lekukotza zalantzan jartzen ez dugunok, Getxoko Udalak ez bezala». Azaldu zuten kasu batzuetan erasoen egileek ez dutela metodo horrekin sumisio kimikoa bilatzen, baizik eta «beldurra» eragitea eta «segurtasunik ez den gune bihurtzea» jai eremua. «Sumisio kimikotik harago doaz ziztadak».

Villabonan, sexu erasoa

Gainera, Segurtasun Sailak jakinarazi zuen Villabonako festetan salatutako sexu-abusu kasu bat ikertzen ari dela Ertzaintza. Ostiral gauean jarri zuen salaketa biktimak. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaurko 19:30ean, Errebote plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.