Irudia. Bilbo

«Hari ikusezinen» ekarpena, argitara

LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
2020ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Emakumeek kartzelarekin eta bakegintzarekin lotuta dauzkaten bizipenak eta ekarpenak jasotzeko konpromisoa hartu du Sare plataformak, eta urrats bat egin zuen atzo, Bilbon: Emakumea, espetxea, gatazkak, elkarbizitza eta bakea ekitaldia egin zuen —irudian—, manifestazioaren aurretik. Andrazkoek egindako lan ikusezina nabarmendu zuten; lehenik, poema musikatu batean, eta, gero, Arantza Aldezabalen hitzetan: «Zer litzateke hau guztia ari ziren eta haria diren andre horiek gabe? Zein garrantzitsua jostun horien lana, askotan isilpekoa, gehienetan aitortu gabea. Memoriaren jostunak dira, eguneroko erresistentziarenak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.