Noiz sortua: 2018-04-01 00:30:00

HAUR ETA GAZTE LITERATURA. 'Limoiondoaren loreak'

«Nikaragua sandinista!»

Idazlea: Lur Gallastegi. Ilustratzailea: Susanna Martin. Argitaletxea: Elkar.

Imanol Mercero -

2018ko apirilak 1

Liburua bi planotan garatzen den narrazio luzea da, abiapuntua gaur egungo Donostia duena, zahar-zaintze lanetan aritzen diren bi emakume nikaraguar (Violeta eta Claudia), eta euren bi alabekin (Luna eta Daniela). Bigarren planoa Nikaragua iraultzailean kokatuta dago, Graciela izeneko emakume behartsu baten bizitzan zentratuta.

Bi planoen ardatza Luna da, berak irakurriko duelako amona Gracielak idatzitako egunerokoa. Narrazioaren Donostiako partea ahots orojakile anonimo batek kontatzen du, eta Nikaraguakoa, Gracielak.

Nikaraguako zein Donostiako kontaketek irakurlea hunkitzea dute ageriko helburu, pertsonaien sufrimenduaren eta gertaera lazgarrien oroitzapenaren bidez, baina tamalez emaitza mugimendurik gabeko narrazio laua da, non gertaerak gertatu beharrean kontatu egiten diren, eta pertsonaiek manikeo eran jokatzen duten, natural izan ordez.

Dena den, literatur maila apala badu ere, «Nikaragua sandinista!» noizbait oihukatu duenak oroiminez irakurriko du liburu hau, aspaldiko aldarrikapen iraultzaile haien oroitzapenak arrangurez berritzea beti delako asegarri.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 24ko datuekin eguneratua. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan ez da hildakorik izan, 23 positibo berri detektatu dituzte PCR probekin, eta hiru gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.474 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.013 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

COVID-19aren proba egiteko ilarak, New Yorken. ©JUSTIN LANE / EFE

Eskola «gutxitan» itzuli dira ikasgelara, sindikatuen arabera

Berria

ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuen arabera, ikastetxe «gutxi» izan dira gaur ateak ireki dituztenak. Sindikatuen protesta egin dute Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aitzinean.

Gaur ireki dituzte hondartzak Donostian. ©Juan Carlos Ruiz, Foku

Bigarren faserako jakin beharrekoak

Jon Ordoñez Garmendia

Gaurtik aurrera, araudi berri bat dago indarrean Hego Euskal Herrian, eta ordutegiei, saltokiei, taberna eta jatetxeei, hezkuntza zentroei, kirola jarduerei, eta igerileku eta hondartzei eragingo die.

Perez, Tapia eta San Jose sailburuak, krisi mahaiaren martxoko bilera telematiko batean. ©Jose Ignacio Unanue / Irekia

ELA eta LAB ez dira Jaurlaritzaren krisi mahaira itzuliko

Iker Aranburu

«Argazki huts bat» eta «propaganda» dela ziurtatu dute, eta Iñigo Urkulluri egotzi diote sindikatuen ekarpenei jaramonik ez egitea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna