'Herriko tabernen' auzia. Epaiketa Madrilen

ETA eta HB solaskide gisa bereizi egiten direla esan du Aoizek

35/02 auziko hurrengo auzi saioa asteartean izango da, eta auzipetuek segituko dute deklaratzen

Jone Goirizelaia eta Floren Aoiz, besteak beste, auzitegian. M. JARA / ARG.
Erredakzioa
2013ko urriaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Herri Batasuna eta ETA solaskide desberdintzat hartu izan dira beti. Hala azaldu zuen atzo Floren Aoizek herriko tabernen kontrako epaiketan egin zuen deklarazioan. HB bakarrik ez, ezker abertzalea eta ETA gerora ere bereizi direla nabarmendu zuen Rufi Etxeberriak ere epaimahai berberaren aurrean. Bi solaskide badira, bi gauza dira, eta ez bakarra akusazioak leporatzen dien bezala. Aoiz alderdiei buruz ari zen batik bat: «Guztiek onartzen zuten HB ETAtik bereizitako solaskide bat zela».

ETAk ez zuela HBn agintzen ere nabarmendu zuen Aoizek. Erabakiak mahai nazionaleko bileretan eta herriz herri egindako batzarretan hartzen zirela. «HB kontrolatu nahi zuenak oinarriak kontrolatu behar zituen».

Beren jarduera erabat politikoa dela azaldu zioten akusatuek atzo ere epaimahaiari. Sabin Del Badok, Jasone Manterolak, Juanpe Plazak, Santi Hernandok, Juan Kruz Aldasorok, Kepa Gordejuelak eta Antton Morcillok deklaratu zuten. Astearteko saioan jarraituko dute deklaratzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.