Albistea entzun

KIRGIZISTAN

Askar Akaiev presidenteak dimisioa sinatu du Moskun

Legebiltzarreko ordezkaritzarekin negoziatu ondoren lau puntuko akordioa izenpetu du

AGENTZIAK - -

2005eko apirilak 5 - MOSKU

Askar Akaiev, Kirgizistango presidenteak dimisioa sinatu zuen igandean, Moskun eginiko bilera itxi batean. Joan den martxoaren 24an oposizioko milaka jarraitzailek presidentearen egoitza hartu ostean Akaievek Errusiara ihes egin zuen. Hasiera batean dimisioa aurkezteari uko egin zion arren Kirgizistango enbaxadan sinatu zuen herenegun dimisioa. Asteburuan Kirgizistango Legebiltzarreko ordezkaritza bat izan joan zen Moskura Akaieven dimisioa negoziatzeko asmotan.

Atzo goizean, Taschkul Kereksizov Kirgizistago ordezkaritzako kideetako batek aditzera eman zuenez, Akaievek dimisioa aurkeztu zion Omurbek Tekebaiev Kirgizistango Legebiltzarreko presidenteari. Kereksizove diputatuaren arabera, Kirgizistango herriari zuzendutako mezu bat irakurri zuen dagoeneko presidente ohia denak: «Beretzat (Alaieventzat) eta entzun genuen guztiontzat mezu tristea izan zen», gaineratu zuen Kereksizovek. Mezuan argitu zuenez, Akaievek ez du aginte berriaren aurka aritzeko asmorik. Kereksivok azpimarratu zuenez, presidente ohiaren adierazpenak argi azaltzen du hark ez duela politikara itzultzeko inolako asmorik».Hainbat ordutako negoziaketen ondoren lau puntutako hitzarmen batekin hitzartu zen, igandean, Akaieven dimisioa. Akordio horretan, presidentearen kargu-uzteaz gain hiru gai gehiago adostu dituzte: presidente ohiarentzat segurtasun bermeak, lehendakaritzarako hauteskunde deialdia eta Errusia zein Kazakhstanen onarpena hitzarmenaren nazioarteko bermatzaile gisa.Kirgizistango Parlamentuak bilkura berezia egingo du gaur bertan Akaieven dimisioaren inguruan eztabaidatzeko. Kereksizov diputatuak aditzera eman zuenez bilera horretan Parlamentuak «lehendakaritzarako hauteskundeen data zehaztuko du». Orain arte aditzera eman dutenaren arabera, hauteskunde horiek ekainaren 26an egingo dituzte. Akaieven dimisioa, horrenbestez, hauteskunde horien zilegitasuna bermatzeko beharrezko pausoa zen.

Presidente ohiaren segurtasuna

Gaurko bileran, halaber, presidente ohiarentzako segurtasun bermeak izango dituzte eztabaida gai. Honakoa azaldu zuen Kereksizovek: «Agintari berriek ezin dute Akaieven itzulera galarazi estatuburu ohien legea indarrean dagoelako oraindik ere. Baina une honetan bere itzulera ez litzateke gogoz hartua izango. Oso denbora gutxi iragan baita martxoaren 24ko gertaeretatik eta herrialdea arriskuan jar dezake».

Lehen ministro eta jarduneko presidente Kurmanbek Bakievek joan den ostiralean ohartarazi zuen ezin izango duela Akaieven segurtasuna bermatu hau Kirgizistanera itzultzen bada: «Akaievek ez luke Kirgizistanera etorri behar ez bost ez eta hamar minuturako bada ere. Horrek erantzun ezkorra eta atsekabe handia sorraraziko lituzke». Abdula Gul Turkiako Atzerri ministroak jakinarazi zuenez, Akaievek Turkian bizitzeko eskaria egin du. Baina Gulek ez zuen adierazi Turkiako Gobernuak eskaera horri baiezkoa eman ote dion ala ez.Bestalde, Bakievek herrialdea egonkortzeko batzordea osatzeko ebazpen bat sinatu duela jakinarazi zuen atzo presidentetzako prentsa zerbitzuak. Batzorde honetan Gobernuko ordezkariak, Legebiltzarrekoak eta herrialdeko alderdi bakoitzeko eta gobernuz kanpoko erakunde garrantzitsuenetako bost kide egongo lirateke. Batzorde honen eginbeharra honakoa izango da: herrialdearen egungo egoera publiko eta politikoaren ikerketa sakona gauzatzea. Era berean, etorkizunari begira egoera egonkortzeko neurriak hartu beharko ditu. Prentsa zerbitzuak aditzera eman zuenez, Askar Akaiev presidente ohiaren agintaldian hartutako erabaki judizialak berrikusiko dituzte.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Irango emakumeen aldeko protesta bat, Istanbulen (Turkia), larunbatean. ©ERDEM SAHIN / EFE

Iranek ez dio lagunduko NBEri protestetako errepresioa ikertzen

Maddi Iztueta Olano

NBEk misio bat sortu du Mahsa Aminiren aldeko mobilizazioetako errepresioa ikertzeko. Protestetan 300 lagunetik gora hil dituzte
Mauna Loa sumendia ©@USGSVolcanoes

Hawaiiko Mauna Loa piztu da, munduko sumendi aktiborik handiena

Julen Otaegi Leonet

Duela ia 40 urte piztu zen azkenekoz. Oraingoz, sumendiak ez ditu «mehatxatu» inguruko herriak.

Gerald Darmanin Frantziak Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa —irudiaren erdian—, gaur, Noumean, bilkura batean ©@GDarmanin

Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian

Ander Perez Zala

Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari.

Zero COVID neurrien aurkako manifestariak, bart, Pekinen. ©MARK R. CRISTINO / EFE

Milaka lagun kalera irten dira Txinan, Zero COVID politiken aurkako protestetan

Paulo Ostolaza

Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean, Pekin hiriburuan. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...