Albistea entzun

MIRA

Zuzen

AVILA (Espainia), 2020-08-24.- Maskaradun emakumea eskultura bati begira. Jose Antonio Elviraren <em>Cir&CoEscultura</em> erakusketaren parte da, Gaztela eta Leongo (Espainia) Zirko Jaialdiaren barruan antolatu dena.
AVILA (Espainia), 2020-08-24.- Maskaradun emakumea eskultura bati begira. Jose Antonio Elviraren Cir&CoEscultura erakusketaren parte da, Gaztela eta Leongo (Espainia) Zirko Jaialdiaren barruan antolatu dena. RAUL SANCHIDRIÁN / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Aintzane Usandizaga -

2020ko abuztuak 28

1. Zuzen sortzea: Norantz bakarreko haztea.
Erro sendo, gogor, mardulei jarraikiz,
enbor eder, arrail gabea eraiki.
Abarrei ez utzi barreiatzen…
Gehiegi behinik behin!

Horratx, eutsi iltze
gori-goriari.
Ezin zintezke hegatu, ez...
baina, behintzat, ezin zara erori.

2. Zuzen heztea: Bideratzen irakastea.
Ipar ala hego hauta dezakezu;
ongi edo gaizki... baina kokatu.
Ñabardura nabarrak, arren,
inoiz ez aipatu.

Gogor eutsi iltze
gori-goriari
Kexu? Nola askatu orain, baina,
makil bakar hartu duzun hori?

3. Zuzen heltzea: Norantz bakarreko ahaztea.
Gorroto izandakoa desiratuz,
irrika lurperatuak gizendu.
Erantzunei barrerik egin ezinda,
galderez zara umezurtz.

Ezin, jada, eutsi iltze
gori-goriari
Esan: zertarako nahi zenuen makulurik
itsaso uhindu honetan igeri?

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa, 2 itzulia: Bilbo

Bertsolariek hasi dute ganbarako ariketa azken finalaurrekoan

Olatz Enzunza Mallona

Sei bertsolari ari dira Bizkaia pilotalekuko oholtzan: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Maddalen Arzallus, Jone Uria, Joanes Illarregi eta Saioa Alkaiza.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.