Noiz sortua: 2019-11-26 00:30:00

Arnau Baulenas. Abokatua

«El Salvadorko justizia ez dago prestatuta gerra krimen bati erantzuteko»

Baulenas abokatua lanean ari da jesuiten hilketaren egile intelektualak auzipetu ditzaten. Kezkatuta dago «zigorgabetasuna» nagusi delako eta ez delako aurrerapausorik eman nahi erantzukizunak zuritzeko.
RODIGO SURA / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2019ko azaroak 26

El Salvadorko jesuiten hilketaren auziko abokatua ez ezik, EAUko Giza Eskubideen Institutuko Justizia prozesuen taldeko koordinatzaile ere bada Arnau Baulenas (Vic, Katalunia, 1991). Biktimek egia, justizia eta ordaina merezi dutela uste du.

Jesuiten hilketak mugarri bat ezarri zuen El Salvadorren?

Askok uste dute zortzi lagunen odolak balio izan zuela gerrari amaiera emateko. Baina gaur-gaurkoz, sentimendu askok kolpatzen gaituzte gure baitan. Batetik, jesuitek utzi diguten ondarea oso presente dugulako, baina, tamalez, haiek salatzen zituzten bidegabekeria asko ez direlako oraindik desagertu El Salvadorren. Bestetik, injustizia sentimendu bat ere badugulako, zigorgabetasunak jarraitzen duelako. Auzian aurrerapauso batzuk eman badira ere, oraindik inpunitatea nagusi da, eta ez da benetako aurrerapausorik eman sarraskiaren egile intelektualen aurka. Auzia berriro ireki bada ere, sistema judiziala ez dago prestatuta gizateriaren aurkako sarraski bati eta gerra krimen bati erantzun egokia emateko.

Sarraskiak zigorgabe segitzen du oraindik. Nola dago auzia?

Jesuitekin gertatutakoak ongi islatzen du El Salvadorko sistema judizialarekin gertatzen ari dena. Tamalez, lepo zuridunek eta boteretsuek sistema judizialean agintzen jarraitzen dute. Batzuei legea aplikatzen diete, baina EAUko martiriekin zuhurtzia handiarekin erabiltzen dituzte legeak, indar armatuaren goi kargudunek erantzukizun zuzenak dituztelako. 2017an, Amnistia Legea bertan behera utzi eta gero, auzia berriro irekitzeko eskaera egin genuen egile intelektualak auzipetu zitzaten. Hasieran, epaitegiak arrazoi eman zigun, eta urtebete igaro behar izan zen beste auzitegi batek erabaki hura berrets zezan. Baina legea modu iruzurrezkoak erabiltzearen ondorioz, militarrek lortu dute auzia geldirik egotea Auzitegi Gorenean. Hortik ateratzen dudan ondorioa oso kezkagarria da: El Salvadorko sistema judiziala ez dago prestatuta halako auziei heltzeko eta independentziaz jarduteko.

2018an El Salvadorko auzitegiek berriz zabaldu zuten hilketen auzia. Zer aurrerapauso eman dira ordutik?

Erabaki hura historikoa izan zen, ordura arte sekula ez zelako ontzat jo sarraskiaren egile intelektualen aurkako prozesu bat abiatzea. Garrantzi handiko erabakia izan zen, gizateriaren aurkako krimen batean erantzule nagusiak egile intelektualak izaten direlako. Izan ere, ez du ezertarako balio egile materialak zigortzeak, ez badira zigortzen sarraskia planifikatu eta agindu zutenak. 2000. urtean lehen saialdi bat egin zen egile intelektualak zigortzeko: Jose Maria Tojeira orduko hartan EAUko errektore zenak salaketa bat aurkeztu zuen fiskaltzaren aurrean, baina fiskalak auzia ixteko eskatu zuen, eta epaileak ere gertaerak preskribatuta zeudela erabaki zuen. 18 urte itxaron behar izan genuen berriro auzia ireki zedin. Ordutik, tamalez, apenas eman den aurrerapausorik. Tamalgarria da gure sistema judizialaren geldotasuna, eta ematen du zerbait estali nahi duela.

EAUko Giza Eskubideen Institutuko kide gisa, zein da auzi honetan duzun helburu nagusia?

Nik biktimak ditut lehentasun nagusi. Eta biktimak dira ez bakarrik hildakoak eta haren senideak, baizik eta Jesusen Lagundiko jesuitak. Erdialdeko Amerikako Giza Eskubideen Batzarrak ere hala du jasota. Uste dugu egia eta justizia prozesu bat beharrezkoa dela delituen egileak ezagut daitezen. Ez dago zalantzarik agindua Indar Armatuak eman zuela, hala dio Egiaren Batzordeak, baina beharrezkoa da justizia prozesu bat abiatzea egia jakiteko.

Biktimek justizia eta ordaina eskuratzeko zer neurri hartu dira?

Oso aurrerapauso txikiak eman dira, baita erakundeek ere. Ekitaldi sinbolikoetatik eta hitz politetatik harago, interes txikia dute biktimei benetako aitorpena eta erreparazioa emateko. Biolentzia utzi eta bake egoera bati ekin nahi badiogu, erreparazioa eta berriro ez gertatzeko bermeak ezarri behar dira biktimentzat, baina ez dago benetako borondaterik halako urratsak egiteko. Eguneroko errealitatea, torturak eta exekuzio estrajudizialak horren isla dira.

Inocente Montano Espainian dago behin-behinean preso. Ongi ikusten duzu han epaitua izatea?

Jesusen Lagundiko kideek askotan esan dute auzia El Salvadorren epaitu beharko litzatekeela, baina, Montano Espainiara estraditatu zutenez, uste dugu han epaitu beharko luketela. Gainera, ezin dute El Salvadorrera eraman, estradizio hitzarmenak ez duelako horretarako aukerarik ematen. Prozesua bururaino eraman beharko luke Espainiak. El Salvadorren abiatu nahi dugun auzirako oso baliagarria izan daiteke.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Txagorritxu ospitaleko laborategiko irudi bat. ©Gorka Rubio / Foku

Datuen peskizan (eguneko laburpena)

Pello Urzelai

Beste zazpi pertsona gehitu behar dira koronabirusarekin hildakoen zerrendara. Bost EAEn, bi Nafarroan. PCR bidezko 11 positibo berri agertu dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna