Estrasburgoko Auzitegiak gaur ebatziko du Arratibelen tortura auzia

gotzon hermosilla
2015eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
Estrasburgoko Giza Eskubideen Nazioarteko Auzitegiak gaur plazaratuko du ebazpena Jon Patxi Arratibelek salatutako torturen inguruan. 2011ko urtarrilaren 18an atxilotu zuten Arratibel Etxarri Aranatzen (Nafarroa) Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, Ekineko kidea izatea leporatuta. Arratibelek salatu zuen atxilotuta egon zen bitartean torturatu egin zutela, baina Iruñeko Auzitegiak ez zuen salaketa aintzat hartu, eta, ondoren, Nafarroako Auzitegi Probintzialak eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota zituzten erabaki horren kontra aurkezturiko helegiteak.

2010etik, hainbat aldiz zigortu du Estrasburgoko Auzitegiak Espainia tortura salaketak ez ikertzeagatik: 2010ean Mikel San Argimiroren auzian, 2011n Aritz Beristainenean, 2012an Martxelo Otamendik jarritako salaketa zela medio, eta 2014an Beatriz Etxebarria eta Oihan Ataunen auzietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.