JxCk ez du izango talde parlamentariorik Espainiako Kongresuan

Junquerasi diputatu kargua eten diote, baina ERCk taldea izango du ganberan. Urkullu eta Torrent datorren asteartean biltzekoak dira

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
JxC Junts Per Catalunya alderdiak ez du talde parlamentariorik izango Espainiako Kongresuan. Ez ditu oinarrizko baldintzak betetzen: hamabost diputatu baino gutxiago ditu, eta ez du eskuratu Kataluniako lau probintzietako botoen %15. Kontuan izanda Kongresuak kargua eten diela behin-behinean espetxeratuak dauden alderdi horretako hiru diputatu subiranistei —Jordi Sanchez, Josep Rull eta Jordi Turulli—, lau diputatu ditu orain. Gauzak horrela, talde mistoaren parte izango da hemendik aurrera.

Oriol Junqueras ere ERC Esquerra Republicanaren talde parlamentariotik at gelditu da, alderdiaren taldeak Espainiako Kongresuan jarraituko duen arren. Junquerasek argi utzi izan du haren helburua dela eurodiputatu izatea, baina halere esan du Kongresuko Mahaiak diputatu izateko galarazpena berriz pentsatzea espero zuela.

Bestalde, eurodiputatuek gero eta arazo handiagoak dituzte Europako Parlamentuko behin-behineko akreditazioa lortzeko. Herenegun, Carles Puigdemont Kataluniako presidente kargugabetuari eta Toni Comin kontseilari ohiari parlamentura sartzea galarazi zieten, eta gainerako eurodiputatuek ez zuten horretarako arazorik izan. Atzo, aldiz, Espainiako Estatuko parlamentari guztiei kendu zieten parlamentura sartzeko akreditazioa. Antonio Tajani parlamentuko presidenteak hartu zuen erabakia, «beste kide espainiarrei tratu justu eta berdina» bermatzeko.

Torrent eta Urkullu, bilduta

Datorren asteartean, ekainaren 4an, bilduko dira Ajuriaenean Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.