Albistea entzun

Ehunka lagunek babesa agertu diete Barbado eta Zelaiari

Espetxeratze aginduen aurka protesta egin dute Amurrion, Agurainen eta Gasteizen
Atzo arratsaldean Amurrion egindako protesta.
Atzo arratsaldean Amurrion egindako protesta. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko irailak 19

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen aldeko elkartasun oihuak ozen entzun ziren atzo Araban. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, ehunka lagunek bat egin zuten arratsaldean bi gazteren aurkako espetxeratze aginduak salatzeko Agurainen, Amurrion eta Gasteizen deitutako elkarretaratzeekin. Aguraingo San Juan plazan, Amurrioko Herriko plazan eta Gasteizko Andre Maria Zuriaren enparantzan egin zituzten protestak.

Ostiral arratsaldean egindako premiazko agerraldi batean, Ankerkeriari Stop plataformak jakinarazi zuen espetxeratzeko agindua jaso dutela bi gazteek. Agindua jasota, hamar eguneko epea dute borondatez espetxeratzeko; bestela, atxilotze agindua martxan jarriko du Espainiako Auzitegi Gorenak, maiatzean berretsitako lau urteko espetxe zigorra betearazteko. Auzitegi Nazionalak 2021ean ezarri zien zigorra, «armak eta munizioak gordetzea» egotzita.

Gazteen askatasuna aldarrikatzeko hainbat deialdi egin dituzte. Deialdi nagusia irailaren 30erako egin dute: manifestazioa egingo dute Gasteizen.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Zelaia etaBarbado Gobernu Militarrean ©Ankerkeriari Stop

Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteak atxilotu dituzte

Unai Etxenausia - Edu Lartzanguren

18:30ean, Gasteizko Artium Museotik abiatzekoa zen haien askatasunaren aldeko manifestazioa, baina atzeratu egingo dela adierazi dute antolatzaileek

Zaballako espetxea, artxiboko argazki batean. / ©Raul Bogajo, Foku

Bi urte pasatu dira Jaurlaritzak espetxe politika bere gain hartu zuenetik

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Basauriko, Martuteneko eta Zaballako espetxeetan 1.577 pertsona daude preso. Jaurlaritzak esan du azken bi urteotan «euskal espetxe eredua» garatzea baldintzatu dutela azpiegituren «gabeziek».

Xabi Thikoipe, gaur goizean, hitza hartu duenean ©Ekhi Erremundegi Beloki

«Madrilen euskaraz egin daiteke, eta Baionan ez»

Ekhi Erremundegi Beloki

Euskal Hirigune Elkargoan euskaraz aritzeko eskubidea eskatu du Xabi Thikoipe Bil Gaiten taldeko hautetsiak ikasturte honetako lehen batzarrean. Haren ustez, momentua baliatu behar da Frantziako Estatuari eskaerak egiteko.

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, maiatzean. ©PATXI BELTZAIZ

Lehen bilana elkargoarentzat

Ekhi Erremundegi Beloki

Urte politiko berria abiatzearekin, funtzionamenduan, barne demokrazian eta lurraldekako inbertsioetan eragin nahiko lukete talde politikoek, hautetsiak eta herritarrak Euskal Hirigune Elkargotik hurbilago sentitu daitezen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...