Noiz sortua: 2018-03-07 00:30:00

LARREPETIT

Bihar

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2018ko martxoak 7

Egun berezia izango da biharkoa emakumeontzat*. Goizean jaiki, eta oherik ez egin; ez garbitu edalontzi eta platerik gosaldu ondoan. Lantokira joateko presarik ez; ez hartu autobus ez autorik. Ez egin erosketarik ohiko supermerkatuan. Ez hartu ordenagailurik ezein artikulu idazten hasteko. Ez zaindu amona, ez aita, ez umerik. Ez joan ikastetxe eta fakultateetako klaseetara; ez sartu liburutegian ikastera. Ez egin lanik, eta atera kalera.

Emakumeon* lana ikusarazteko horri uko egitea baino hoberik ez da. Galdetu aurreko adibideei bestela: Islandiako gizonek «ostiral luze» modura gogoratu omen zuten herrialdeko emakumeen %90ek 1975ean «jai» egin zutenekoa. Eta bihar ere nabarituko dute, seguru, gizonezko askok. Ez nahikoek, agian: greba egin ezinik geldituko baitira emakume* ugari; besteak beste, okerren daudenak. Eta ondoko andreek* greba eginda ere gizonezko batzuek hutsunea nabaritu beharrik ez badute, bejondeiela! Urtean zehar lanak partekatzen dituzten seinale...

Biharko greba dela eta, ordea, berriro ere aditu ditugu han eta hemen gizonen parte hartu ezinarengatik kexaka gizon-emakumeak. «Zergatik egin behar dute greba emakumeek bakarrik?» edota «Gizonezkoei elkartasunez greba egitea zergatik ukatzen zaie?» bezalako galderak nonahi, buruan kolpeka. Ana de Miguel filosofo eta feminista espainiarrak ederki aski azaltzen du emakumeak fisikoki banandu eta bere kasa antolatzearen garrantzia, bera bezala filosofo eta feminista den Marilyn Frye aipatuta: «Banantzearen esanahi erabakigarria gizonezkoei sarbide eskubidea ukatzean datza, zeina emakumeen boterearen oinarria baita». Eta kontua da, bestalde, kasu honetan gizonezkoek greba egitea ez dela elkartasunezko jarrera bat, ez bada oztopozkoa. Beste zapalkuntza bat gehiago da bigarren lerrora pasatu ezina, zer eta emakumeak* lehen lerroan jar daitezkeen egun bakarrean.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 26an eguneratua, 20:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan zazpi pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 11 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.634 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.027 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Berra adinekoen egoitza. ©JON URBE / FOKU

Ekainaren 8tik egin ahalko dira bisitak Gipuzkoako zahar etxeetan

Berria

Egoiliar bakoitzeko senide bakarra joan ahal izango da bisitan, eta segurtasun neurriak zorroztuko dituzte. Gipuzkoako zahar etxeetan 167 pertsona hil dira izurria hasi zenetik; gaur egun 22 eri daude, bi egoitzatan.

Maiatzaren 11an igaro zen lehen fasera Hegoaldea ©Marisol Ramirez, Foku

Hegoaldea lehen fasera igaro izanaren arrazoiak eman ditu Espainiako Gobernuak

Ainhoa Larretxea Agirre

Espainiako Osasun Ministerioak zehaztu du egoera epidemiologiko «ona» izan dela Nafarroa pasatzeko arrazoia; Osakidetzak pazienteak artatzeko duen «gaitasun handia», berriz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa igarotzekoa. Maiatzaren 11n aldatu zen lehen fasera Hegoaldea.

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea ©Olivier Hoslet (Efe)

Baliteke Bruselak bi urtera mugatzea suspertze funtsa

Jokin Sagarzazu

Erakunde horretako iturriek jakinarazi dute erdibideko egitasmo bat aurkeztuko duela asteazkenean: bilioi erdiko funts bat, diru laguntzetan oinarritutakoa, baina maileguak ere barnean hartzen dituena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna