Albistea entzun

Elvis Tuquerres. Sisariyko koordinatzailea

«Euskara duela 50 edo 60 urte zegoen gisan dago kitxua»

Kitxuaren egoera txarra izanagatik, gainditu dezaketela uste du:«Euskara da adibidea».
GARABIDE Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2020ko apirilak 5

Indarberriturik eta anitz ikasita atera da ikastarotik Elvis Bolivar Tuquerres Ichau (Ibarra, Ekuador, 1983) Sisariyko koordinatzailea. Lanean segitzeko gogoz dago: «Bide ona hartzen badugu, gibelaezina izanen da».

Zer moduz joan da ikastaroa?

Uste dut arrakasta izan duela. Hasieran pentsatzen genuen 30 bat izanen ginela, baina azkenean 42 lagun elkartu gara. Parte hartu duten pertsonak Imbaburako oinarrietako elkarteetako kideak izan dira, batzuk sistema elebiduneko irakasleak, tokiko gobernuetako agintariak, baita hizkuntzaren aktibistak ere, aktoreak, komunikatzaileak... Eta denak izan dira gai hizkuntzaren biziberritze proiektuak sortzeko, hainbat arlotan.

Euskal Herriko adituen babesa ezinbertzekoa izan da, eta oso deigarria egin zitzaigun zerbait da lagundu gintuztela ideiak sortzen; alegia, ez zizkigutela inposatu. Eta hori oso garrantzitsua da: errespetu handia digute. Orain gure ardura da proiektu horiek ibiltzen has daitezela.

Zer ekarpen uste duzu egin diezaiokezuela elkarri?

Euskarak kitxuari zertan laguntzen dion argi dago: erreferentzia bat da guretzat. Euskara duela 50 edo 60 urte zegoen gisan dago orain kitxua: drastikoki galtzen ari da. Baina, aldi berean, horrek erakusten digu posible dela prozesuari buelta ematea.

Kitxuek zer egin dezakegun? Bada, euskararen gaia ikusarazi kontinentearen bertze aldean. Pixkanaka kitxuen artean sendotzen ari da diskurtso garrantzitsu bat, zeinak erraten duen kontinentearen bertze aldean ere izan zutela zailtasun hori hizkuntzarekin, baina lortu zutela buelta ematea. Uste dut ugaritu egin dezakegula euskararen ikusgarritasuna planetaren alde honetan, eta euskararentzat hori positiboa dela.

Erran duzu kitxuaren egoerak antza duela euskarak duela 50-60 urte bizi zuenarekin. Zertan?

Hasteko, familiaren eremuko transmisioa urria da. Imbaburan, 30 urte dituen jendea oraindik ari da kitxuaz komunikatzen, baina gazteagoek eta umeek ez dute hitz egiten, oro har. Hamarretik zazpi guraso ez dira ari kitxua transmititzen. Eta horrek erran nahi du pixkanaka galdu eginen dela hizkuntza. Administrazio publikoan kitxua ez da existitzen, eta ez dago erabilera bermatzen duen araudirik: horrek ahalbidetu du gaztelera hegemoniko izatea. Hezkuntza elebiduna duela 40 urte jarri zen, baina ez du emaitzarik eman: gaztelerak, hizkuntza hegemonikoak, beti bukatu du kitxuaren gainetik egoten nahiz eta sistema elebidunak baliabide ekonomikoak-eta izan.

Zein dira zuen erronkak orain?

Gure lehen lan ardatza sentsibilizazioa da: ez badago masa kritiko bat, beti egonen dira bertze gai batzuei buruz borrokan: lurraldearen alde, justiziaren alde... Badira aktibistak han eta hemen, baina ez badugu lortzen jendeak diskurtsoa bere egitea... Diskurtsoa ere pixkanaka osatzen ari gara: hori da lehen urratsa. Garabiderekin ere lanean ari gara halako ikastaro gehiago egiteko aktibistentzat, gehienek ez baitute irizpide oinarriturik hizkuntzaren galera azaltzeko.

Nola ikusten duzu etorkizuna?

Positibismoz. Prestakuntza hauei esker berrogei lagun atera dira irizpide oinarritu batekin, eta horiek euren komunitate, tokiko gobernu eta elkarteetara eramanen dute diskurtso hori. Formatu den jendea estrategikoki kokatua dago, eta gauza onak datoz. Ideia da kanalizatzea ideia horiek kolpea beti puntu berean eman ahal izateko, helburu berean. Jakina, prozesu luzea da: ezin dugu pentsatu hemendik hamar urtera dena ongi egonen dela kitxuarentzat. Baina bide ona hartzen badugu, gibelaezina izanen da. Esperantza handia daukat.

Azkenean, txikienon artean, gehiago gara. 6.000 hizkuntza daude munduan, eta gehienak txikiak gara. Horrek animatzen nau: ingelesa, frantsesa eta gaztelera hizkuntza dominanteak izan arren, zenbat hizkuntza txiki existitzen diren ikusiz gero, haiek gutxi baitira. Hizkuntza txikien alde hitz egiten duten instituzioek ekintzak egin behar dituzte: ez soilik adierazpenetan gelditu.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Autobideetako hondakinak mendialde batean isuri dituzte urtetan

AP-8ko zaborrak urteetan bota dituzte Usurbilgo mendialde batean, baimenik gabe

Iñaki Petxarroman Jone Arruabarrena

Kontratuaren baldintzak ez betetzea, lan baldintzei eta naturari kalte egitea, eta azpikontratetan ezkutatzea egotzi die ELAk Bidelan osatzen duten Transitia eta Campezori
Gorraiz merkatalgunea suak hartuta ©Twitter

Sute batek Gorraiz merkataritza gunea kiskali du

Berria

Sutea nola piztu den ez dagoenez argi, ikerketa bat jarri dute martxan.

Bilbon eguerdian egindako manifestazioa jendetsua izan da. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sindikatuen arabera, hezkuntzako greban %60ko parte hartzea izan da

Irati Urdalleta Lete Gotzon Hermosilla

Jaurlaritzak, berriz, esan du irakasleen %35,2k egin dutela greba. Langileek hezkuntza legearen aurreproiektuaren kontra egin dute, eta «hezkuntza publiko, propio eta euskalduna» aldarrikatu

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik (artxiboko irudia). ©OCEANUS

Lurraren %30 babestu behar litzateke naturaren onurei eusteko

Isabel Jaurena

Babestu beharreko «aktibo natural kritikoak» identifikatu dituzte Unai Pascualek parte hartu duen ikerketa batean. Ongizatean eragiten duten ekosistemak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.