Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna

Tratu txarrak lehen, etxegabetua orain

Indarkeria matxistaren biktima izan den emakume bat etxegabetu dute, eta pisua tratu txarrak emateagatik kondenatutako gizonaren esku utzi, Bilboko Abusu auzoan. Auzokideak kaleratzea galarazten saiatu dira.
Ertzainak eta auzokideak, atzo, Abusun (Bilbo).
Ertzainak eta auzokideak, atzo, Abusun (Bilbo). MARISOL RAMIREZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko azaroak 26 - Bilbo

Euria goian-behean ari zuen Abusu auzoan (Bilbo). Aurreikusita zegoen 08:30ean auzokide bat eta bere familia etxetik kaleratuko zutela, eta Batu Elkarlaguntza Sareak eta Abusuko Auzo Elkarteak ordu horretarako deialdia eginda zuten, etxegabetzea gelditzen saiatzeko. Auziaren inguruabarrak aztoragarriak dira oso: kaleratu behar zuten emakumea tratu txarrak pairatutakoa da, senar ohiaren kontra salaketa jarri zuen, eta epaileek gertaerak frogatutzat eman eta gizonezkoa kondenatu egin zuten, inoiz espetxera sartu ez bazen ere. Orain, emakumeari etxebizitza kendu eta haren erasotzailearen esku jarri behar dute.

Duela urte batzuk notarioaren aurrean sinatutako dokumentuan du aferak jatorria. Kontratu haren poderioz, emakumeak dirutza ordaindu zuen eta etxebizitzaren jabetza bere gain hartu zuen, baina orduko senarrari etxebizitzaren ustiapena lagatzen zion. Orain, senar ohiak etxea erabiltzeko eskubidea erreklamatu du, eta epaileek arrazoia eman diote. Hortaz, Joaquik -hala du izena emakumeak; abizenik ez dute jakinarazi-, alabak eta bi bilobek etxea utzi beharko lukete gizonaren esku uzteko, baina etxebizitzak emakumearena izaten jarraitzen duenez, hark hartu beharko lituzke bere gain komunitatearen gastuak eta bestelakoak.

«Argi dago zer egoeratan sinatu zen akordio hura», esan dute Batu Elkarlaguntza Sareko kideek; «Joaqui tratu txarrak pairatzen ari zen, eta manipulazioa eta parekidetasunik gabeko botere harreman bat zegoen haien artean».

Liskarra ertzainekin

08:00etan liskar bat egon da kalea mozten ari ziren ertzainekin. Ertzainak gazte bati oldartu zaizkio eta hura atxilotzen tematu dira, manifestariak saiatu dira gaztea askatzen eta, anabasan, ertzainek adineko gizon bat lurrean ibili dute.

Azkenean, 11:10ean heldu da batzorde judiziala, eta, ertzainek lagunduta, etxebizitzara igo dira. Kaletik ezin ezer ikus, baina telefonoei esker albisteak azkar asko barreiatzen dira: antza denez, horretarako deitutako sarrailagileak uko egin dio sarraila bortxatu eta atea irekitzeari, eta beste bati deitu behar izan diote.

Handik gutxira iritsi dira azken albisteak. Esan dutenez, Joaqui harremanetan jarri da etxebizitzan dauden gazteekin, eta esan die Etxebideko ordezkariekin hitz egin duela, eta mehatxu egin diotela, kalean istilurik baldin badago edo kaleratzea galarazten saiatzen badira, eskaini dioten behin-behineko bizitokia kendu egin diotela. Horren aurrean, emakumeak nahiago izan du egoera gehiago ez tenkatu, eta barruan daudenei eskatu die giltzak batzorde judizialari emateko.

Hala egin dute gazteek, eta, giltzak emanda, kalera atera dute, euripean eta txalo artean. Sentsazio gazi-gozoa dute: oraingoz ez dute helburua bete, baina behintzat ziurtatu dute Joaqui eta haren familia ez direla kalean geldituko. Argi dute, ordea, auzia ez dela amaitu: «Borrokak jarraitzen du».

Biktima izan diren emakumeentzako arreta zerbitzua

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

<b>Aireportua.</b> Bidaiariak Dusseldorfen, hegaldiak begiratzen. ©S.STEINBACH / EFE

OMEk esan du «aldaera arriskutsua» dela orain agertu dena

A. Elizegi Egilegor - A. Iraola

Hegoafrikan aurkitu dute koronabirus eraldatua; Belgikan ere agertu da. Izena jarri diote: 'omikron' hizki grekoa hautatu dute. EBk eten egin ditu Afrika hegoalderako hegaldiak

Donostiako kale bat, gaur goizean. ©Gorka Rubio, FOKU

Euriak eta haize boladek kalte ugari eragin dute zenbait herritan

Uxue Rey Gorraiz

Elurrak jadanik zuritu ditu Euskal Herriko hainbat eremu. A-15 autobidea itxi du Gipuzkoako Foru Aldundiak, botatako kazkabarragatik.

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Adituek adinekoei hirugarren dosia jartzeari eman diote lehentasuna

Irati Urdalleta Lete

Oro har, umeak txertatzearen alde egin dute BERRIAk kontsultatutako adituek. Eskatu dute ez ahazteko mundu mailako arazoa dela

<b>Larunbatean, Zentral aretoan aurkeztu zuten Euskaraldia.</b> ©IDOIA ZABALETA

Ziurtagiria, presaka eta ehunka zalantza artean

Joxerra Senar

Gauerditik aurrera COVID-19 ziurtagiria eskatzera derrigortuta daude kontzertu aretoak eta 60 mahaikidetik gorako jatetxeak Nafarroan. Totem eta Zentral aretoek azaldu dute ez dutela denborarik izan antolatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.