Albistea entzun

Arrauna

Lehen urratsa Hibaikak eta San Pedrok egin dute

Hibaikak irabazi du lehen estropada, eta kanporaketa bideratuta utzi du. San Pedrok, ustekabea eman, eta erlojupeko azkarrena egin du. Santurtzi azkena izan da.
Hibaika, ahalegin betean, atzo jokatutako estropadan.
Hibaika, ahalegin betean, atzo jokatutako estropadan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Pettan Uralde -

2023ko irailak 17

Emakumeen erlojupekoak eman zion hasiera kanporaketen asteburuari. Hiru ontzi besterik ez, baina maila antzekoan espero ziren, eta hala izan zen. Itsasoan izanik, Bermeoko estropada jotzen zuten talde gehienek asteburuko estropadarik garrantzitsuentzat. Baina Bermeoko urek ez dute protagonismo hori eraman. Ura bare-bare egon zen, eta haizeak ez zuen gehiegi gogaitu. Arraunean egiteko eremu erosoa.

Egoera horretan, Euskotren ligako seigarren sailkatua hasi zen, Hibaika. Helegitea jarri zuen kanporaketak jokatzearekin ez zegoelako ados, baina ostegunean ezezkoa jaso, eta amorrua arraunean erakutsi behar izan zuten. Ondoren, Kaiku atera zen, ETE ligako garailea, eta azkenik, Zumaia. Oso lehiatua izan zen estropada, baina azkarrena Hibaka izan zen. Helmuga 10.51n egin zuen, eta hurrengoak Kaiku eta Zumaia izan ziren, hurrenez hurren, bi eta hiru segundora. Hiru ontziak lau segundo eskasean daude, eta Kontxako Banderan erakutsi zuten mailan aritu dira berriro. Hibaikak pausoa eman du, baina ezin da fidatu. Gaur (ETB1 11:25) erabakiko da, Portugaleteko uretan.

Gizonetan ere sekulako berdintasuna ikusi zen, itsasoaren egoeraren mesedetan. Baina berdintasun horretan, eta denen ezusterako, Santurtzik egin zuen erlojupekoko probarik motelena. Eusko Label ligako traineruak, besteen aldean, faboritismo puntu argi bat zuen, baina ez zuen hori erakusten jakin. Historiaren beste aldean, San Pedro. Asier Carballedak zuzentzen duen taldeak, estropada izugarria egin zuen, eta bost traineruetako azkarrena izan zen, 20.12ko denbora eginda. Bigarren Bueu izan zen, bi segundora, hirugarren Ares laura, laugarren Lapurdi zazpira, eta azkena Santurtzi zortzira.

Egundoko kolpea jaso zuen Santurtzik, eta zaila izango du egoerari buelta ematea gaurko estropadan (ETB1 12.00). Bestetik, San Pedrok aukera ona izango du igoera lortzeko. Izan ere, ibaiko eremuetan oso ondo aritzen den taldea da, eta erlojupekoan atzo emandako maila erakutsi du denboraldi osoan zehar. Beste hiru ontziek ere badituzte aukerak, eta fokuetatik kanpo ustekabea ematen saiatuko dira.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

Derbia baino lehen, badute zeregina

Haritz Gallastegi - Ainara Arratibel Gascon

Athleticek Getafe hartuko du gaur, bolada ona luzatzeko asmoz. Realak Valentzian lortu nahi du denboraldiko lehen garaipena, etxetik urrun

Bi modeloen artean, erdian, Joan Perarnau Luanvi etxearen ordezkaria, Fernando Ibarreta Behobia-Donostiako produktore eragilea eta Martin Fiz, elastikoaren aurkezpenean. / ©Behobia-Donostia

'Behobiaren bila' bideoan, euskararen arrastorik ez

Jon Ordoñez Garmendia

Behobia-Donostia lasterketako aurtengo elastikoa aurkeztu du Fortunak bideoklip batean. Ez dago euskararen arrastorik.

 ©GORKA RUBIO / FOKU

«Arraunak bizitzeko modu bat eman dit»

Mikel O. Iribar

Arraunaren gurpiletik irten da Nadeth Agirre. «Garaia iritsi dela sentitu dut». Orioko traineruaren uretaratzea, bilakaera eta loria bizi izan ditu, bere betiko lekuan: ontziaren txopan.

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Kontxa irabaztea baino modu hoberik ez dago arrauna uzteko»

Mikel O. Iribar

Zaratarik atera gabe joan da arraunetik Eli Pescador, Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru urte egin ondoren. «Gorputzak esan dit nahikoa dela». Penatuta dago, baina Donostiako taldean egindako bidea «oparia» izan dela aitortu du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Pettan Uralde

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.