Auzipetze autoa, gobernuarekin hizketan ari zela

2019ko azaroaren 12a
00:00
Entzun
Modesto Garcia Marañon eta Edurne Garcia Artal 2000ko hamarkadako lehen urteetan Auzitegi Nazionaletikdeitu zituzten, Luis Herguetaren hilketaz lekuko gisa deklaratzera. Esan zuten kasuak ez zuela zerikusirik ETA m-rekin; pm-k hil zuela. Hala ere, Santiago Pedraz epaileak Josu Urrutikoetxearen auzipetze autoa kaleratu zuen 2005eko irailaren 16an. Garai politiko garrantzitsua zen, Urrutikoetxea bera, ETAren ordezkari gisa, 2005eko ekainaren 21ean hizketan hasi baitzen Espainiako Gobernuaren ordezkari Jesus Egigurenekin, Genevan (Suitza), eta prozesu bat hasteko bidean ziren —2005 bukaeran hitzartu zituzten oinarriak, Oslon—.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.