Koronabirusa

Gazteak, txertoa hartzeko prest

Osakidetzak gazteei txertaketarako aukera irekitzearekin batera, arazoak sortu dira osasun sistemaren webgunean; itxaron zerrenda bat antolatu behar izan dute eskariei erantzuteko.

Gazte bat txertoa hartzeko ordua hartzen. BERRIA.
Beñat Mujika Telleria.
2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Jarri da martxan gazteak txertatzeko prozesua Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hainbat arazo izan ziren arren, atzo eguerdian lortu zuten lehenengo gazteek txertoa hartzeko ordua hartzea. Aurrez, gauerdian erlojuan hamabiak jo zituenean, gazte asko saiatu zen ordua eskatzen,baina egondako eskari kopuruaren ondorioz erori egin zen webgunea. Astearen hasieran eman zuen Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik albistea, eta gazteen ikusmina handia izan da aste osoan.

Atzo eguerdirako konpondu zuten gauerdiko arazoa, eta nahiz eta arazo gehiago ere izan, eman zuten izena lehenengo gazteek. Minutu gutxiren buruan, ordea,Osakidetzaren hitzorduen sistema osora zabaldu zen arazoa, gazte asko ari baitziren batera eskaria egiten. Azkenean, Osakidetzak erreserba hurrenkera gordetzen zuenitxaron zerrenda bat antolatzeko hautua egin zuen. Ordu erdi baino gehiago itxaron behar izan zutenzenbait gaztek eta 20.000 pertsona baino gehiago ere egon ziren une batez zerrendan. Beren osasun zentroetara deitu zuten gazteek errazago lortu zuten hitzordua, baina hala ere, arazo ugari izanda.Beste adin tarteetan ez bezala, Osakidetzak ez die SMSrik bidali16-29 urte arteko gazteei, eta milaka gazte batera saiatu ziren ordua hartzen. Arazoak arazo, atzo 78.300 gaztek lortu zuten ordua txertatzeko, Sagarduik iluntzean jakinarazi zuenez.

Sailburua, «pazientzia» eske

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 16-29 urte arteko 270.000 pertsona daude, eta uztaila eta abuztua bitarte denek txertoa hartzeko era izango dutela adierazi dute osasun sistemako informazio iturriek. Sailburuak argi utzi zuen aste hasieran, behin gazteei txertaketarako atea irekita ere, egun batetik bestera ezingo zirela denak txertatu. Hasieratik, Osasun Sailak «pazientzia» eskatu dio adin tarte horretan dagoen orori, etatxertaketa «iristen diren dosien arabera» egingodela gogoratu du Osakidetzak hainbatetan.

Bitartean, Euskal Herriko gainerako herrialdeetan txertoa hartzeko atea irekia dute adin tarte horretakoek. Nafarroan, Osasunbidea joan den astetik ari da txandak ematen, eta Ipar Euskal Herrian ez dago adin irizpiderik txertoak emateko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.