Udal eta foru hauteskundeak. Nafarroa

UPNk eskatu du eteteko erlazio oro EH Bildurekin

2023ko maiatzaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EH Bilduren hauteskunde zerrendetan «ETArekin lotura izan zuten pertsonak daudela eta» adierazpen ugari egiten ari dira politikari asko. Kritika ozenak badira tartean, eta atzo UPNko Nafarroako Gobernurako lehendakarigai Javier Esparzak hartu zuen hizpide gaia, Maria Txibite PSNko ordezkariari esateko harreman klase oro «eten» behar dituela koalizio abertzalearekin. Iruñean agerraldia egin zuen, eta han mintzatu zen gaiaz; PSNk eta PSOEk EH Bildu «zuritzeko» ahaleginak egiten dituztela esan zuen, eta arbuiagarria dela guztiz gai horretanduten jarrera. 2019ko maiatzean hartu zuen Txibitek Nafarroako Gobernuaren ardura: EH Bilduko legebiltzarkide hainbat Nafarroako Parlamentuan abstenitu egin zirelako lortu zuen aski babes horretarako, eta horren harira usu egin dizkioten kritikak hauspotu nahi izan ditu UPNk orain, egunotako albiste oihartzunaren harira.

Bozetara begira, UPNren xedea Nafarroako Gobernuko agintea berriz hartzea dela esan zuen Esparzak; «bakarrik» osatu nahi dute gobernua, inorekin itunik hitzartu gabe. Botoa eskatu zuen horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.