Itxaro Borda
Literatura. Iritzia

'Mireio'

2014ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Zortzi urtez, 1851tik 1859ra, Frederic Mistral okzitaniarra Homero erraldoiaren itzaletik ibili zen, umilki berak zioenez, Mireio poesia epiko etatragikoa zizelkatzen.Jatorri sozial ezberdinetako Vincent eta Mireio gazteen maitasun istorio nekatsuak harilkatzen zituen hamabi kantetan. Zaregilearen eta lur jabearen alabaren arteko amodioa nehoiz ez zen egiaztatuko ezen Mireio eguzki kolpe batez hil baitzen Vincenten besoetan.

Pertsonaiez gain beste bi izar kausitzen dira Mistralen obran, batetik Probentzako hizkuntza eta bestetik Saintes-Maries-De-La-Mer mediterraneo ertzeko ur eta gatzezko herria. Ertaroko trobadorsen mendeetarik antza lehen aldia zen, orain okzitaniarra deitzen dugunaren probentziar adarra hain handizki izkiriatzen zela. Mireio lanaren hasieran egileak probentziarra ahoskatzeko abisua ematen du. Mistralen xedea zen Dantek eta Petrarkak goretsi Europako mintzairarik kultuenari bigarren bulkada bat eskainiz.

Lortu zuena nolabait 1904ean Jose Etxegarai espainiarrarekin banatu zuen Nobel sariari esker. Ofizialtasunik gabe eskualde hizkuntza bati joan sari bakarra suertatu zen 1978an Isaac Bashevis Singerek eskuratu zuen arte yiddishez izkiriatu bere obra erraldoiarentzat.

Lamartine eta Alphonse Daudet poeten aizolbean ospetsu bihurtu zen Parisen Mistral. Beranduago probintzietako naturaltasun garbi eta betikoa laburbiltzen zuelako, Arkadia galdu antzeko zerbaiten dasta alegia, la terre ne ment pas aldarrikatzen zebilen Vichyko gobernu kolaboratzailearen garaietan felibrigearen zein Mistralen irudia baliatu zen 1941ko zigilu baten hornitzeko adibidez.

Hondar urte hauetan ordea Okzitanoan bertan Mistralen ontasun kultural anizkoitza aztertzeari eta hedatzeari berriz lotu dira ikerlariak bezain antzezlariak. Mistral putzu sakona da eta Mireio 1789ko frantses Iraultzak menperatu eskualde garaituen bihotzen gozatzeko melodrama distiratsua...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.